Ana Alba García
| Ana Alba García | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bartzelona, 1971ko urriaren 16a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bartzelona, 2020ko maiatzaren 6a (48 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria eta korrespontsala |
| Enplegatzailea(k) | Avui El Periódico Sputnik (en) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Ana Alba García (Bartzelona, Katalunia, 1971ko urriaren 16a - Ibidem, 2020ko maiatzaren 6a) bartzelonar kazetaria izan zen. Ekialde Hurbilean eta Jugoslavia zaharrean korrespontsal jardun zuen.[1] Gerra eta nazioarteko gatazketan aditua zen, eta korrespontsal gisa lan egin zuen Israelen edo Jugoslavian, besteak beste.[2] 2011tik hil zen arte, El Periódico egunkariaren korrespontsala izan zen Israelen.[1]
Biografia
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Informazio Zientzietako lizentziatura egin zuen 1995ean.
Kazetari ibilbidea
1997an Sarajevora (Bosnia-Herzegovina) joan zen Avui egunkariaren korrespontsal lanetan. Handik Bosniako gerrari buruzko informazioa eman zuen, eta ondoren, Kosovoko gerrari buruzkoa.[3]
Lanaren zati bat freelance gisa egin zuen, Avui eta El Periódico egunkarietara bere kronikak bidalita. Ekialde Hurbiletik, Serbian (2000) Slobodan Miloνevic-en agintaldia amaitu zuten adierazpenei buruzko kronikak bidali zituen, eta Iraneko hauteskunde-protestak (2009).
2011n, El Periódico egunkariko korrespontsal lanetan, Jerusalemera joan zen, eta hantxe egon zen hil arte. Besteak beste, Gazako Gatazka (2008-09) eta Defentsako Pilar Operazioa (2012) kontatu zituen.[3]
2014. urtean Sputnik errusiar agentziaren gaztelaniazko zerbitzurako lan egin zuen.[4]
Condenadas en Gaza dokumentala
Beatriz Lecumberri kazetari nafarrarekin batera, "Condenadas en Gaza" izeneko dokumentala zuzendu zuen. Inguru horretako emakume gaixoek beren gaixotasuna tratatzeko dituzten zailtasunei buruzko dokumentala da.[5][6]
Heriotza
2020ko apirilaren 20an bidali zuen azken kronika, Benjamin Netanyahu eta Benny Gantzen arteko akordioari buruzkoa, batasun nazionaleko gobernua osatzeko.[5]
Jaio zen hiri berean hil zen, Bartzelonan, 48 urte geroago, 2020ko maiatzaren 6an, hiru urte lehenagotik zuen minbiziarengatik.[3][7]
Sariak
- 2020ko apirilaren 7an XIII. Julio Anguita Parrado saria , Andaluziako Kazetarien Sindikatuak emana, 2003an Irakeko gerran hildako kazetariaren omenez sortua. Alba Garcíari eman zioten saria, bere ibilbide profesionalean "gatazka armatuetako herri ahulenekiko zorroztasuna, erantzukizuna eta konpromisoa" aitortzeko.[1]
- 2018ko maiatzean Cirilo Rodríguez sariaren finalista izan zen, Segoviako Kazetarien Elkarteak emana, atzerrian berriemaile aritu izan diren kazetarian aintzesteko.[8][4]
Erreferentziak
- ↑ a b c Redacción. (6 de mayo de 2020). Fallece la periodista Ana Alba, ganadora del Premio Julio Anguita Parrado 2020. Madrid.
- ↑ (Gaztelaniaz) Redactor. (2020-05-11). «Adiós a la periodista Ana Alba García» informaUVA (kontsulta data: 2023-09-22).
- ↑ a b c López, Marta. (6 de mayo de 2020). Adiós a Ana Alba, periodista de raza y apasionada. Barcelona.
- ↑ a b Sánchez, Gervasio. (6 de mayo de 2020). Querida Ana, que en paz descanses. Zaragoza.
- ↑ a b Ayestarán, Mikel. (9 de mayo de 2020). Una periodista incansable: Ana Alba (1971-2020). Madrid, 50 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) HAMEIDA, EBBABA. (2021-06-27). «'Condenadas en Gaza', un documental sobre la doble discriminación que sufren las mujeres palestinas con cáncer» RTVE.es (kontsulta data: 2023-09-22).
- ↑ «Ana Alba García» Bing (kontsulta data: 2023-09-22).
- ↑ Martín, Aurelio. (2 de junio de 2019). Javier Martín gana el XXXV Premio ‘Cirilo Rodríguez’. Segovia.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









