Ana Burgos
| Ana Burgos | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | 1980 (45/46 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | antropologoa |
Ana Burgos (Huelva, Espainia, 1980) espainiar antropologoa eta gizarte-komunikatzailea da, generoari eta drogei buruzko Malva proiektuaren koordinatzailea da, baita Noctámbul@s behatokiarena ere. Behatokiak drogen kontsumoaren eta gaueko aisialdiko sexu-indarkerien arteko harremana jorratzen du, biak Osasuna eta Komunitatea Fundaziokoak.[1]
Biografia
Ana Burgosek nerabezaroko ohiturari jarraitu zion alkohol kontsumo masiboan sozializatzeko, taldean integratzeko. Denboraz alde batera utzi zuen bide hori eta abstemiotzat du bere burua, noizean behin sari txikiren bat hartzen badu ere. Alkoholik ez izatean beste arazo batzuk sortu zitzaizkion, jada fisikoak ez zirenak, sozialak baizik, beste drogekin ez bezala, alkoholari ezetz esan arren, inguruko jendea tematu egiten da eta. [1]
Lan ibilbidea
Ohikoa da alkoholaren kulturan —patriarkala eta kapitalista— drogei eta generoari buruz hitz egitean gizonezkoak salbuestea eta indarkeria sexualaren aurrean emakumezkoak leporatuak izatea. Ana Burgos harago doa, kontsumo-testuinguruetan dauden genero-desberdintasunak erakutsiz.[1]
Malva proiektua
1999an sortu zen, kontsumo aktiboa duten bikote heterosexualen arteko harremanetan zergatik dagoen genero-indarkeriaren eragin handia ikertzeko. Hasieran batean proiektua bikote-harremanetan zentratu zen, geroago, kontsumo-testuinguruetako genero-desberdintasunetan eta -aldeetan. Funtsean, profesionalei prestakuntza ematen diete, kanpainak egiten dituzte, eta droga- eta genero-profesionalen estatuko topaketa bat ere egiten dute.[1]
Noctámbul@s behatokia
2013an sortu zen, Malva proiektuaren haur bat gisa. Kontsumoa genero ikuspegitik aztertzen duen proiektua da. Izan ere, gazteen kontsumo-testuinguruetan, profesionalek gaueko arriskuak murrizteaz hitz egiten dute edo gizonezkoek emakumeengan eragiten duten sexu-indarkeriaz. Noctámbul@s-en ikerketa, kanpainak eta prestakuntza egiten dituzte prebentzioan, arretan eta tratamenduan lan egiten duten profesionalentzat, baliabideak ikuspegi horrekin egokitu ditzaten, baita jaiak antolatzen lan egiten duten erakundeetarako ere, barran, puntu moreetan edo barraketan. Aktibitate handia dute sare sozialetan.[1]
Gazteen kontsumoa dela eta, Ana Burgosen esanetan:
«Ikuspegi androzentriko horrek ikusezin bihurtzen du sexu-indarkeria emakumeentzako arrisku gisa. Giza altzarien txikizioez, osasun-arazoez, administrazio-zigorrez hitz egiten da, eta inoiz ez da indarkeria sexuaz hitz egiten.»[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









