Share to:

Ana Curra

Ana Curra

(2012)
Bizitza
JaiotzaSan Lorenzo de El Escorial1958ko abenduaren 29a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuagiltzadia
ahotsa

IMDB: nm2048767 Facebook: anacurraoficial Twitter: anacurraoficial Souncloud: anacurra Musicbrainz: 2e889f15-fdcf-4b68-856b-bf30880d4a28 Discogs: 662438 Edit the value on Wikidata

Ana Curra (El Escorial, 1958ko abenduaren 29a -) movida madrileña izenekoan ospea hartu zuen abeslari, teklista eta konpositore espainiarra da.

Biografia

Ana Isabel Fernandez zuen jatorrizko izena eta, pianoa jotzeaz gain, farmaziako ikasketak egiten hasia zen.

Musika ibilbidea

Musikan hasi zenetik, hainbat taldetan aritu da.

Alaska y los Pegamoides

Olvido Gara (Alaska) ezagutu zuen Pentagrama aretoan eta 1979an Alaska y los Pegamoideseko teklatuaz arduratu zen. Talde honetan ezagutu zuen Eduardo Benavente, bere bikote izango zena.

Paralisis Permanente

Pegamoidek apartatu eta Eduardok Paralisis Permanente sortu zuenean, gonbidatutako artista gisa hartu zuen parte talde berrian, beranduago bere presentzia ohiko bihurtu zelarik.

1982an lehen maxisinglea grabatu zuen, Los celos se apoderan de mi. Lan honetan berak jarri zituen ahotsa eta teklatuak eta, bere bikotekideak, berriz, gainontzeko instrumentuak jo zituen, koroak egin eta ekoizpenean parte hartzeaz gain.

Nacho Canut Dinaramara alde egin zuenean, Ana erabat integratu zen Paralisis Permanente taldean eta El acto LP-a editatu zutenean (taldearen disko bakarra izan zen), abestien erdiak berak konposatutakoak ziren. Espainiako afterpunk edo postpunk munduan Ana Curraren izena oso ezaguna egin zen.

Baina, ez zuten asko iraun garai onek. 1983ko maiatzaren 14an Leonetik Zaragozara zihoan banda, kontzertutik kontzertura. Euria goitik behera, Eduardo, Ana eta Toti zihoazen kotxeak istripua izan zuen Errioxako Alfaro inguruan. Eduardo Benavente segituan hil zen bere 20 urteko bizitza betiko itzalduz. Ana Curra ospitalera eraman zuten eta Totik ez zuen ezer asko izan. Zaragozan berehala jakin zuten albiste latz hura, Alaska y Dinaramak bere aktuazioa bukatu eta gutxira.

Seres Vacios

Errekuperatu ondoren, Ana Currak Seres Vacios sortu zuen

1985ean, La Fronteran hartu zuen parte Jose Battagliorekin batera eta 4 maxi atera zituzten: Una noche sin tí, Volveré, Lágrimas y Lágrimas (bertsio instrumentala).

1987an Volviendo a las andadas diskoa editatu zuen eta handik bi single atera ziren: Rien de rien eta En esta tarde gris.

Beste lan batzuk

Beste elkarlan batzuk ere egin zituen eta 1989an Alaska y Dinaramarekin Quiero ser santa aurkeztu zuten, Paralisis Permanenteren abestia.

1993an Toti Árbolesi egindako omenaldi batean (gaindosiaz hil zen) kontzertu pare batean hartu zuen parte.

Agertokietatik alde egin badu ere, ez du sekula musika utzi eta piano irakasle da El Escorialeko kontserbatorioan.

2023ko udazken hasieran Bilbon parte hartu zuen Bime – All About Music And More ekitaldian. WebBIME munduko musikako profesionalen topagunea da, ez bakarrik aurrez aurre, birtualki ere bai.[1]

Kanpo estekak

  1. (Gaztelaniaz) Esteban, Iñaki. (2023-09-27). «Ana Curra y Jorge Ilegal hablarán cara a cara sobre el negocio musical en BIME» El Correo (kontsulta data: 2023-09-29).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya