Ana Luisa Chova
| Ana Luisa Chova | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Valentzia, XX. mendea |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | voice teacher (en) |
Ana Luisa Chova (Valentzia, XX. mendea) kantu lirikoko irakaslea da.[1]
Bizitza
Valentzian jaio zen, eta pianoa eta kantua ikasi zituen hiriko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, non Karrera Amaierako Ohorezko Saria jaso zuen. Biologia Zientzietan lizentziatu zen. Estetika eta Sormen Musikaleko masterra osatu zuen Valentziako Unibertsitatean. Carmen Martínez Lluna izan zen bere kantu- irakaslea.
Lan ibilbidea
Ana Luisa Chova jarduera pedagogiko bizia garatzen hasi zen, lehenik irakasle gisa, eta urte batzuk geroago, katedradun eta Valentziako Kontserbatorioko Kantu Saileko buru gisa. Postu horretatik, Ganbera Taldeen eta Opera eta Oratorio Mintegien sorrera sustatu zuen. Ahots-teknikari eta interpretazioari buruzko eskolak ere eman izan ditu Espainia osoko goi-mailako hobekuntza-ikastaroetan, eta artista askok aipatzen dute emandako irakaskuntza euren biografien zati garrantzitsu gisa.[2][3][4][5]
Valentziako Musika Jauregiko Opera Tailerraren sortzaileetako bat izan zen, eta, erretiroa hartu zuen arte, Valentziako Sofia Erregina Arte Jauregiko “Plácido Domingo” hobekuntza-zentroko irakasle-taldean jardun zuen.[6]
Elx-eko Misterioa Zuzendaritza Patronatuko kidea izan zen eta Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionaleko Musika Kontseiluko kidea.
2004 urtean Egungo Opera saria jaso zuen lirikaren irakaskuntzan izandako maistratasunarengatik eta 2014 urtean Valentziako Musika Akademiak ematen duen Insigne saria, musikaren irakaskuntzan egindako lanaren aitorpen gisa.
Sariak eta aintzatespenak
- 2004an, Egungo Opera saria
- 2014an, Insigne saria Valentziako Musika Akademiak emana
Erreferentziak
- ↑ ««A veces escojo a cantantes de voz mediana, pero con ganas de hacer algo hermoso» Ana Luisa Chova | Valencia | Valencia - Abc.es» ABC.
- ↑ «Un abanico de 13 propuestas para la jornada inaugural de la Quincena Musical» El Diario Vasco 30 de julio de 2018.
- ↑ España, La Nueva. «El avilesino Celestino Varela será el nuevo director general de la Ópera de Oviedo» www.lne.es.
- ↑ «La Orquesta Sinfónica de Navarra dará un concierto este domingo en la Plaza del Castillo. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra.
- ↑ «Belén Roig, una voz entre dos continentes» Las Provincias 22 de abril de 2018.
- ↑ ANA LUISA CHOVA | Forum de Música Valencia. .
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









