Share to:

Anaa

Anaa
Datu orokorrak
Garaiera11 m
MotaAtoloia eta reef island (en) Itzuli
Azalera90 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak17°23′S 145°30′W / 17.38°S 145.5°W / -17.38; -145.5
UTC orduaUTC−10:00
Honen parte daTuamotu
Lurraldeko administrazio-erakundeItsasoz haraindiko Frantzia
Overseas collectivity of France Polinesia Frantsesa
Administrative subdivision of French PolynesiaIles Tuamotu-Gambier
Commune of French PolynesiaAnaa
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaTuamotu

Anaa, edo Nganaa-nui edo Ara-ura,[1] Tuamotu uhartediko atoloi bat da, Polinesia Frantsesan. Tahiti iriburutik 350 kilometro ekialdera dago. 2022ko erroldaren arabera 530 biztanle ditu, gehienak Tukuhora herrian.

Anaan dauden gainerako herrixkak Temarie, Otepipi, Mania eta Tematahoa, urte sasoiaren araberako populazio txikiak dituzte.

Deskribapena

Atoloiak uharriz osaturiko eraztunak izaten dira, itsasoaren mailatik igoaz uharteak eratzen dituztenak. Erdian aintzira bat egoten da. Anaako aintzirak sakonera oso txikia du eta ez du loturarik eraztunaren kanpoko ozeanoarekiko.

Anaa atoloiak itxura obalatu luzatua du. Luzetara 29,5 km ditu eta aldiz 6,5 km zabaleran. Guztira 90 km²-ko azalera duen arren 38 km² soilik dago itsas mailatik gora, gainerakoa erdiko aintzirak osatzen du.

Atoloiak lauak izaten dira, Anaaren puntu garaienak 11 metrotako altuera du.

Historia

XVII. mendean Anaako biztanleek soldadu ankerrak izatearen fama zuten eta Tuamotu uhartedi guztia menperatu zuten. 1606an Pedro Fernandes de Queirós itsasgizon portugaldarra iritsi zen uhartera, ez da ordea ziurra Anaa ala Hao izango zen uhartea, hark Conversión de San Pablo izena eman zion.[2]

XVIII. mendean beste esploratzaile batzuek ikusi zuten eta agirietan idatzi zuten; Louis Antoine de Bougainville frantziarra 1768an[3], James Cook britainiarra 1769an (itxuragatik Chain Island izena eman zion) eta 1772an Domingo Bonetxea getariarra (azaroaren 1ean iristi zenez Isla de Todos los Santos izena eman zion).[4]

XIX. mendearen hasieran Tahitiko Pomarék agintzen zuen uhartedian eta Anaa atoloia nakar eta kopra ekoizpenean puntu aktiboa zen. 2.000 biztanle izatera iritsi zen. 1852an Ipar Amerikatik joandako mormoien eta frantziar kristauen artean istiluak izan ziren eta Frantziako tropek baretu zuten egoera.

1878 eta 1906 artean hainbat urakanek uhartea bete betean jo zuten eta eremu ugari urperatu egin zituzten. 1983an izandako urakan berri batek atoloiko herri bakarra suntsitu zuen eta herri berri bat eraiki behar izan zuten, urakanentzako babesleku eta guzti.

Ekonomia

Kopra ekoizpenak jarraitzen du, baina Anaaren jarduera ekonomikoa arrantzari eta piszikulturari loturik dago.

Azpiegiturak

Tukuhora herriaren alboan aireportu txiki bat dago. Urtean 140 hegaldi izaten ditu eta 3.500 bidaiari iristen da.[5]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «Journal of the Polynesian Society: Names Of The Paumotu Islands, By J.L. Young, P 264-268» www.jps.auckland.ac.nz (kontsulta data: 2025-09-07).
  2. Langdon, Robert. (1975). The Lost Caravel Sidney. , 47 or..
  3. (Frantsesez) Toullelan, Pierre-Yves. (1991-01-01). Tahiti et ses archipels. KARTHALA Editions ISBN 978-2-86537-291-1. (kontsulta data: 2025-09-07).
  4. Salmond, Anne. (2009). Aphrodite's island : the European discovery of Tahiti. Berkeley : University of California Press ISBN 978-0-520-26114-3. (kontsulta data: 2025-09-07).
  5. «Union des Aéroports Français» www.aeroport.fr (kontsulta data: 2025-09-07).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya