Anastasio Albaniakoa
Anastasio Albaniakoa, Anastasios Yannoulatos jaioa (grezieraz: Αναστάσιος Γιαννουλάτος, albanieraz: Anastas Janullatos); Pireo, 1920ko azaroaren 4a – Atenas, 2025eko urtarrilaren 25a) Tiranako, Durrësko eta Albania osoko artzapezpikua eta Albaniako Eliza Ortodoxoko patriarka izan zen 1992tik hil zen arte. Grezian jaio zen eta 2017an albaniar hiritartasuna jaso zuen. 1960an diakono ordenatu, 1964an apaiztu eta 1972an gotzain izendatu zuten. Karitate eta misio lanak egin zituen Afrikan. 1981etik 1992ra Irinoupolisko gotzaina izan zen (Kenya, Tanzania eta Uganda) eta 1992an Albaniako Eliza Ortodoxoko patriarka aukeratu zuten. Albaniako erregimen komunista, ofizialki estatu ateoa zena, desagertu ondoren egin zen aukeraketa. Anastasio [[Elizen Munduko Kontseilua|Elizen Munduko Kontseiluko] Batzorde Zentraleko presidenteetako bat eta Bakerako Erlijioen Munduko Konferentziako ohorezko presidentea ere izan zen. |