Share to:

Andoni Gartzia

Andoni Gartzia
Bizitza
JaiotzaOñati1962ko apirilaren 29a (64 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMondragon Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaholkularia eta politikaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Andoni Gartzia Urtaza (Oñati, Gipuzkoa, 1962ko apirilaren 29an) enpresaria eta enpresa-aholkularia, eta Oñatiko alkatea 2003tik 2006ra.[1]

Bizitza

Gaztetan "Milagrosa" ikastetxean aritu ondoren, Arantzazuko seminariora joan zen eta handik Foruara, batxilergoa bukatu arte. Ondoren Mondragon Unibertsitateko Oñatiko ETEO-Enpresagintza Fakultatean diplomatu zen Ekonomia eta Enpresa Zientzietan, gero Bilboko EHUko Sarriko Fakultatean lizentziatuz 1986an, udatan Cegasa enpresako tailerrean lan egiten zuela.[1]Ikasketak amaituta, Arrasateko Arvica informatika enpresan hasi zen lanean, gero Zubillagako Egurki enpresan jarraitzeko bost urtez. 1993an Mekalki mekanizazioko enpresa sortu zuen, beste bazkide batzuekin. 2000. urtean Arrasaten sortu berria zen GARAIA Teknologi Parkera aldatu zen zuzendari bezala, 2015 arte.[2] Ondoren Bartzelonako TACTIO enpresa-estrategiaren aholkularitzako Euskal Herriko delegatu bezala aritu zen lau urtez, eta azkenik DYDES enpresa-zuzendaritza eta –kudeaketan area manager.[3]

Mª Asun Isasi arrasatearrarekin ezkonduta, bi seme dituzte, Ander eta Iosu. Zaletasunen artean, txirrindularitza, mendia, eta Aloña Mendi Elkarteko duatloi eta triatloi taldeetan dabil. Herrigintzan bestalde, jaietako danborrada nagusiaren antolatzaile taldeko bat da.[4]

Politika

Lau legegintzaldi ezberdinetan izan zen zinegotzi, eta liberatu gabeko alkate bezala hiru urte eman zituen, arrazoi profesionalengatik utzi arte, beti ere Euzko Alderdi Jeltzalean. Garai horretan landu zen “UTH - Unibertsitate eta Teknologi Hiria” proiektua, Enpresagintza Fakultatea eraikin berri batera pasatuz, eta eremu horretan ULMA taldeko ikerketa zentro bat eta bulego nagusiak eraikiz.[5] Alkatetzan zegoela Gipuzko Buru Batzarreko partaide ere izan zen, eta bere ordezkaria Euskadi Buru Batzarreko industria sailean.[6]

Erreferentziak  

  1. a b Arana, Goiatz. (2004). Andoni Gartzia alkatea Herriz Herri saioan, GOITB-n. Goiena.
  2. (Gaztelaniaz) GARAIA Teknologi Parkea. APTE – Asociación de Parques Científicos y Tecnológicos de España.[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) Arbonies, Anjel. (2006). La disciplina de la innovación. Rutinas creativas. Diario Vasco.
  4. Arregi, Maider. (2010). Andoni Gartzia gaur “Goiena magazinean”. Goiena.
  5. Oñatiko UHT- Unibertsitate eta Teknologi Hiria. Aurkezpena (Pdf). Oñatiko Udala.
  6. Dominguez, Anabel. (2019). Azken bost alkateak Oñatiko etorkizunaz mintzatuko dira. Noticias de Gipuzkoa.

Ikus Gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya