Andrei Znoska
| Andrei Znoska | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2024ko uztailaren 19a - Elizbarrutia: Pinskeko elizbarrutia
2024ko uztailaren 19a - ← Jude Saint-Antoine (en) Elizbarrutia: Skradin titular see (en) | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Biarozauka, 1980ko ekainaren 20a (46 urte) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Bielorrusiako Estatu Unibertsitatea | ||||
| Hizkuntzak | bielorrusiera | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | katolizismoa | ||||
Andrei Txaslavavitx Znoska[1] (bielorrusieraz: Андрэй Часлававіч Зноска[2]; Biarozauka, Hrodnako oblasta, 1980ko ekainaren 20a) bielorrusiar elizgizon katolikoa da, 2024tik aurrera Pinskeko apezpiku laguntzailea dena.[3]
Bizitza

2005eko maiatzaren 28an apaiztu zen, Hrodnako elizbarrutian inkardinatuta geratuz. Apaiz-ordenazioa jaso ondoren, katedraleko bikario bihurtu zen. 2007tik 2012ra, zuzenbidea ikasi zuen Bielorrusiako Estatu Unibertsitatean, Minsken. 2012an, Lidako Jainkozko Errukiaren elizako parroko bihurtu zen, eta 2014an, Hrodnako elizbarrutiko auzitegiko epaile. 2007tik 2012ra, zuzenbide kanonikoa ikasi zuen Varsoviako Stefan Wyszyński unibertsitatean. 2018an, Hrodnako apaizgaitegiko zuzenbide kanonikoko irakasle[4] eta eta Bielorrusiako apezpiku-konferentziako aholkulari juridiko bihurtu zen.[5]
2023ko uztailaren 9an, poliziak atxilotu eta muturreko jarreraz akusatu zuen. Atxiloketa Aliaksandr Lukaxenkaren erregimenak Eliza Katolikoaren eta mendebaldearen agentetzat jotzen ziren katolikoen aurka egindako ekintzen parte izan zen.[6][7]
2024ko uztailaren 19an, Frantzisko aita santuak Pinskeko apezpiku laguntzaile eta Scardonako apezpiku titular izendatu zuen.[4] Urte bereko irailaren 7an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Pinskeko Ama Birjinaren Jasokundearen katedralean, Ante Jozić artzapezpikuaren eskutik, kontsakratzailekideak Antoni Dziamianka eta Iosif Staneuski izanik.[3]
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Antonio Saverio De Luca artzapezpikua (1845)
- Gregor von Scherr artzapezpikua (1856)
- Friedrich Josef von Schreiber artzapezpikua (1875)
- Franz Joseph von Stein apezpikua (1879)
- Joseph von Schork artzapezpikua (1891)
- Ferdinand von Schlör apezpikua (1898)
- Johann Jakob von Hauck artzapezpikua (1912)
- Ludwig Sebastian apezpikua (1917)
- Joseph Wendel kardinala (1941)
- Josef Schneider artzapezpikua (1955)
- Josef Stangl apezpikua (1957)
- Benedikto XVI.a aita santua (1977)
- Pietro Parolin kardinala (2009)
- Ante Jozić artzapezpikua (2020)
- Andrei Znoska apezpikua[3]
Erreferentziak
- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ (Errusieraz) «Программа 68-й научной конференции студентов, магистрантов и аспирантов Белгосуниверситета» Юридический факультет БГУ 2022-12-27 (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Bishop Andrej Znoska» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ a b (Italieraz) «Nomina di Vescovo Ausiliare di Pinsk (Belarus)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2024-07-19 (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ (Polonieraz) «Ks. Andrzej Znosko biskupem pomocniczym na Białorusi» Misyjne.pl 2024-07-19 (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ (Polonieraz) «W Lidzie aresztowano kolejnego katolickiego księdza, a księża z mińskiej archikatedry zostali pobici!» Głos znad Niemna 2023-07-21 (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ (Polonieraz) «Białoruś w czołówce krajów niebezpiecznych dla księży» Aleteia 2024-02-01 (kontsulta data: 2025-12-06).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









