Andres Astitz
| Andres Astitz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Goldaratz, 1863ko ekainaren 1a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Goldaratz, 1924ko otsailaren 6a (60 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | bertsolaria |
Andres Astitz Oderitz (Goldaratz, 1863ko ekainaren 1a - Goldaratz, 1924ko otsailaren 6a) nafar bertsolaria izan zen.[1][2]
Bizitza
Andres Astitz Oderitz Goldaratzen jaio zen 1863ko ekainaren 1ean. Latasako eskolan ibili zen. Gero, Bidaurretan bizi izan zen ahaide batzuekin; bertan ikasi zuen gaztelaniaz.[2]
Hogei urterekin, Arruizko Maria Argiñarenarekin ezkondu zen; bost seme-alaba izan zituzten. Alargundu ondoren, bigarrenez ezkondu zen Joxepa Arregirekin, hau ere Arruizko alaba. Hamalau seme-alaba izan zituzten. 1924ko otsailaren 6an zendu zen, Goldarazko jaiotetxean.[2]
Bertsoak
Resurreccion Maria Azkuek Andres Astitzen 12 ipuin jaso eta Euskaleŕiaren Yakintza liburuan argitaratu zituen.[2] Francisco Astitz semeak ipuin horiek eta lau bertso-sail bildu zituen Goldaraz´ko bertsolariaren kontu eta bertsoak liburuxkan (Iruñea, 1960). Hauek dira bertso-sailak:[3]
- ¡Etorri bearko du tripota jatera!. Zortzi bertso. Lehengusu apaiz bati idatzi zizkion, Oderizko erretore egin zutela-eta.
- Sabel alde bateko bi seme aingeru. Hamar bertso. Bi ume biki jaio berrien heriotza dute gaia.
- Goldaraz’ko astoaren bersoak. 28 bertso. Irurtzungo feria egun bateko gorabeherak, asto baten zozketa barne.
- Bertso berriak-zar batek jarriak. 12 bertso. Euskaldunen gehiegizko apustu zaletasunaren gainean.
2011n, Ricardo Urrizolak Goldarazko bertsolariarena izan zitekeen beste bertso-sorta baten berri eman zuen. Eskuizkribua Etxauribarko etxe batean agertu zen, kutxa batean. 20 bertsotan, ikusmena bat-batean galdu ondoren protagonistak dituen gogoetak eta beldurrak azaltzen ditu.[3]
Erreferentziak
- ↑ Bidador, Joxemiel. Irigarai eta Astitzen arteko tira-biraz. Euskaldunon Egunkaria, 2000-4-14, zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2024-11-5).
- ↑ a b c d Astitz, Francisco. Kontu eta bertsoak. Andres Astiz «Goldarazko bersolaria». klasikoak.armiarma.eus (kontsulta data: 2024-11-5).
- ↑ a b Urrizola Hualde, Ricardo. Honetaz eta hartaz. Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, Año nº 43, Nº 113, 2011, págs. 239-260 dialnet.unirioja.es (kontsulta data: 2024-11-5).
Kanpo estekak
- Andres Astiz Oderiz, Bertsolaritzaren datu-basea, bdb.bertsozale.eus
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









