Andres Poza
| Andres Poza | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Urduña, c. 1530 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Madril, 1595eko urriaren 8a (64/65 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Salamancako Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara nederlandera alemana frantsesa italiera ingelesa latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eruditoa, hizkuntzalaria, legelaria eta filologoa |
Andres Poza Igartza (Lendoñobeiti, Urduña, c. 1530 - Madril, 1595eko urriaren 18a), Poza Lizentziatua bezala ezaguna, euskal jakintsu, hizkuntzalari eta legelaria izan zen[1].
Biografia
Gaztea zela, familiarekin Anberesera joan zen. Aita 1535tik aurrera Anberesen bizi zen judu kristautua izan zen. Bederatzi urte eman zituen Lovainako Unibertsitatean eta, gero, armadan sartu eta Luis de Requesens gobernadorearentzat lan egin zuen: Maastrichten matxinaturiko konpainiekin negoziatu zuen, Gilen Orangekoaren aldeko matxino batzuk atxilotu zituen, Bergen op Zoom, Breda eta Brabanteko kostaldean matxinoen ondareak konfiskatu zituen, eta abar. Bertan Jerónimo de Roda historialaria ezagutu zuen.[2] Handik Espainiara joan eta 1570ean Salamancako Unibertsitatean zuzenbidea-titulua lortu zuen. Etxera itzuli eta 1583an Bilbon bizi zen, non legelari, Jaurerriaren abokatu eta udal zinegotzia izan zen. 1580ko ekainaren 24an Antonia Olaeta laudioarra ezkondu zuen. Bikoteak, gutxienez, bost seme alaba izan zituen, tartean Juan Bautista de Poza jesuita.[3] Bilbon eta Donostian Kosmografia irakatsi zuen (1563an bertoko Nautika Eskolan katedraduna zen).
Jenio txarrekoa, Flandrian militarra zena hilketa-epaia jasan zuen, zientifiko zehatza eta poliglota ere izan zen. Frantses, aleman, latin, italiera, ingeles, nederlandera eta euskaraz aritzeaz gain, hizkuntzalaritza, matematikak, astronomia eta nabigazioa landu zituen[4].
Euskoiberismoren zalea, Eugen Coșeriuk bere lanak aztertu ditu. Bilbon bere izena daraman kale bat dago.
Kalea
Lanak
- Memorial del Licenciado Andrés de Poza solicitando una plaza de asiento en las Indias, 1584.
- Hydrografía la más curiosa que hasta aquí ha salido a luz, en que demás de un derrotero general, se enseña la navegación por altura y derrota, y la del Este Oeste: con la graduación de los puertos y la navegación al Colayo por cinco vías diferentes…, Bilbo: Matías Marés, 1585
- De la Antigua lengua, poblaciones y comarcas de las Españas en que, de paso, se tocan algunas cosas de la Cantabria. Compuesto por el Licenciado Andrés de Poza, natural de la ciudad de Orduña y abogado en el muy noble y leal Señorío de Vizcaya. Dirigido a don Diego de Avendaño y Gamboa, señor de las casas de Urquijo y Olaso, y de la villa de Villareal y sus valles, y ballestero mayor del Rey nuestro Señor Bilbo: Matías Marés, 1587. Bertan Europako hizkuntzalaritzaren lehendabiziko erromantze hizkuntzen zerrendaren bat dago, Giulio Cesare Scaligerorena baino aurrekoa dena. Hau Bilbon argitaratutako lehendabiziko liburua izan zen[5]
- Ad Pragmaticas de Toro et Tordesillas, sive De nobilitate et propietate, 1589. Bertan bizkaitar guztion kaparetasun unibertsala defendatu zuen, Juan García Valladolideko Errege Auzitegi eta Chancilleriako fiskalaren aurka.
Erreferentziak
- ↑ Auñamendi Entziklopedia
- ↑ González Echegaray, Carlos. «Andrés de Poza en Flandes» Euskera, XXXI.
- ↑ Salazar Arechalde, José Ignacio. (2010eko abendua). «El licenciado Andrés de Poza, ¿un judío converso?» Aztarna. Revista semestral de etnográfica y difusión cultural (40).
- ↑ Gran Enciclopedia Espasa (2003) Madrid.- ISBN 84-0244-266-1
- ↑ Silvia's blog
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









