Share to:

Androkanto

Androkanto
Oskarbiren musika-lana
Egilea(k)Oskarbi
Argitaratze-data1972
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
Honen parte daEskutari (albuma)
Kantua zuei (albuma)
Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004 (albuma)
HitzakLuis Romero Eskamendi
Bestelako lanak
MusikagileaLuis Romero Eskamendi
Argumentu nagusiaJorge Oteiza, Arantzazuko Apostoluen Frisoa eta Euskararen historia

Androkanto (edo Androkanto y sigo kantan 1972ko bertsioan) Oskarbi taldeak Eskutari albumean 1972an plazaratu zuen abestia da. Doinua eta hitzak taldeko zuzendaria zen Luis Romerorenak dira.[1]

Abestiaren bertsio berriak argitaratu zituen taldeak 2004an Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004 diskoan,[2] eta 2021ean Kantua zuei albumean.[3]

Luis Romerok Jorge Oteiza bisitatu zuen Arantzazuko lanak egiten ari zirenean, eta liluratuta geratu zen eskulturorearen pentsakerarekin. Hortik abiatu zen kantu hau sortzeko.

Luis Romeroren musika eta hitzak

Don Boscoko abesbatzako zuzendari izandako Luis Romero Eskamendi antxotarrak Oskarbikoei lagundu zien hasiera haietan konposizio eta zuzendaritza lanetan. Kanturako dohain eta afizio itzelekoa –besteak beste Aita Donostiaren abesbatzan aritua–, Romerok herri kantutegi tradizionalarekin ez ezik, abangoardiako korronte garaikideko erreferente zen Jorge Oteizarekin jarri zituen harremanetan Oskarbikoak, haren oso laguna baitzen. 1969an Arantzazun apostoluak jartzen ari zela artista ezagunarekin egun pasa egin zuten: Egun osoa pasa zuen Oteizak aholkuak ematen, euskal kultura gora eta behera, eta ukituta itzuli ziren Oskarbikoak.[4]

Geroztik, Oteizaren Andro canto y sigo eta antzeko lanetan inspiratuta estetika kantuak osatu zituzten, eta, esaterako, Oteizak diseinatu zituen taldearen logotipoa eta lehen diskoaren portada. Beste iturri garrantzitsu bat Bitoriano Gandiaga izan zen: hura ere han ezagutu zuten, Arantzazun, eta haren poemak sarritan erabili zituzten kantuen letrak osatzeko. Norabide horretan, ezinbestean egin zuten topo Ez Dok Amairurekin.

Hitzak

"Gorkaren ('Oteizaren') hamalau irudiak" Arantzazun

Frankismo betean, garrantzitsua zen kalean egotea, arnasbide bakarra zen askorentzat zentsura gainditu eta euskara hutsean kantatzeko. 1972an, Hego Euskal Herriko frankismoaren azken urte gogorretan, hiru protagonista nagusi agertzen dira abestiaren hitzetan:[5][4]

  • Jorge Oteiza ('Gorka') eta bere pentsaera. "Hartu behar det zintzela / Kanta zaharren baimena / Noiz arte ez dakiat / Hau nere herri maitea / Hau nere herri torpea"
  • Arantzazuko Santutegiko frisoko hamalau apostoluak. 'Gorkaren hamalau irudiak / Hamalau atetikan karrasi / Hamalau harri ixil-ixil bilutsik / Harriaren hutsetik oihuka / Harriaren tartetik kantari'
  • Kezka euskararen galeraz "Noiz arte, noiz arte / Noiz arte lo zorroan / Noiz arte iji-ajan / Nortasuna galduta? / Ez degu behin ikasten / Arima malda beheran / Arima behin galduta / Nor gera euskaldunak?"

Arantzazuko apostoluen frisoa Arantzazuko santutegiaren fatxada nagusian dagoen Jorge Oteizaren eskultura da, izenak dioen bezala kareharrizko apostoluez osaturiko frisoa. Aipatzekoa da hamabi izan beharrean, hamalau apostolu direla, Oteizarentzat garrantzizkoena figurek irudikatzen dutena baita eta ez zenbat diren, horregatik hamalau figura zergatik jarri zituen galdetzean “Gehiago kabitzen ez zirelako” erantzuten zuen.

Honela hasi eta bukatzen dira abestiaren hitzak:[5][4]

« ANDROKANTO

Entzun nahi duenentzat hamalau
Gorkaren irudiak salatzen
Hamalau atetikan karrasi
Hamalau harri ixil-ixil bilutsik
Harriaren hutsetik oihuka
Harriaren tartetik kantari
Nora zoazte gogorrak
Oharrak aditu gabe?

[...]

Hartu behar det zintzela
Kanta zaharren baimena
Noiz arte ez dakiat
Hau nere herri maitea
Hau nere herri torpea
Gaur ez da igandea
Ezta ere osteguna
Udaberri atsaldean

Noiz arte, noiz arte
Noiz arte lo zorroan
Noiz arte iji-ajan
Nortasuna galduta?
Ez degu behin ikasten
Arima malda beheran
Arima behin galduta
Nor gera euskaldunak?

»

Koldo Romero Eskamendi


Andro canto y sigo poema-liburua (1954)

Jorge Oteizak Arantzazuko bere lanaz eta Londresko monumentuaz hizkera espazial eta abstraktu berri bat erdietsi nahi zuen , euskal abangoardia bat sortuko zuena. Historiaurrean eratu zen “euskal arima jatorrizkoa” izango da Oteizaren kezka gailenena orduan eta geroago. Une horretan idatzi du Androcanto y sigo poema-liburua, 1954an argitara emana.[6]

Oteizaren poesia-lanak hiru kezka eta lan ildo nagusi ditu: ontologiko-teologikoa, estetikoa eta politikoa, gizartearen hobekuntza espiritualaren kultura-dinamikarako kontzientzia hartzeko; dinamika hori indibidualtasunen batura gisa sortu da, mundua hautemateko sentsibilitatea lantzeko aukera gisa, pertzepzio mugikorra, aberatsa, askotarikoa, eta jakin-min batek aberastu du intelektualki, jakintzaren bilaketa proiektu esperimental bihurtzen baitu.[6]

Erreferentziak

  1. «Eskutari» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-04-24).
  2. «Esperantzari leiho bat: antologia 1966-2004» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-04-24).
  3. «Kantua zuei» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-04-24).
  4. a b c Apaolaza Avila, Urko. (2020-11-08). «Iluntasunaren aurrean, kantuaren arnasa» Argia (kontsulta data: 2024-04-24).
  5. a b «Androkanto» www.badok.eus (kontsulta data: 2024-04-24).
  6. a b (Gaztelaniaz) OTXOA, JULIA. (2008-10-26). «La poesía de Jorge Oteiza» El Diario Vasco (kontsulta data: 2024-04-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya