Andy Burnham
Andrew Murray Burnham (Londres, Erresuma Batua, 1970eko urtarrilaren 7a) britainiar politikaria da, 2026tik Makerfieldeko diputatua dena. 2026ko uztailaren 20an Erresuma Batuko Lehen Ministro aukeratu zuten.
Labour Co-op taldeko kidea da. Manchester Handiko alkatea izan zen 2017tik 2026ra, eta Leigh-eko diputatu izan zen 2001etik 2017ra. Alkate izan aurretik, gobernuko hainbat kargu izan zituen; besteak beste, Osasuneko estatu-idazkari izan zen 2009tik 2010era, Gordon Brownen agindupean. Alderdi Laboristaren ezkerreko talde moderatuarekin lotzen da Burnham. Politikoki sozialista gisa identifikatzen da.
Biografia
Liverpoolgo auzo pobre batean jaio zen, Aintreen, eta Culchethen hazi zen. Newton-le-Willowseko St Aelred's Catholic High Schoolen hezi zen eta ingelesa ikasi zuen Fitzwilliam Collegen, Cambridgen.
15 urterekin sartu zen Alderdi Laboristan eta Tessa Jowellentzat ikertzaile gisa lan egin zuen.
1998tik 2001era Chris Smith Kultura idazkariaren aholkulari berezia izan zen. 2001eko hauteskunde orokorretan Leigherako diputatu hautatu zuten Manchester Handian. Tony Blair eta Gordon Brownen agindupean, gobernuko hainbat kargu bete zituen, besteak beste, parlamentuko idazkari pribatua; Barne Departamentuko Parlamentuko Estatu Idazkariordea; Osasun Estatu Ministroa; Ogasuneko idazkari nagusia; eta Kultura idazkaria. 2009an Osasuneko idazkari izendatu zuten, eta, zeregin horretan, txerri-gripearen pandemiari erantzun zion, eta ikerketa independente bat abiarazi zuen Stafford ospitaleko eskandaluari buruz.
2010eko hauteskunde orokorren ondoren, Burnham laboristen buruzagitzarako hauteskundeetan hautagaia izan zen. Ed Milibandek irabazi zuen eta Burnham bost hautagaitik laugarren geratu zen. 2010etik 2015era Itzaleko Hezkuntzako idazkari eta Itzaleko Osasuneko idazkari izan zen Milibanden agindupean.
2015eko hauteskunde orokorren ondoren, Burnhamek laboristen buruzagitzarako hauteskundeak lehiatu zituen, eta bigarren amaitu zuen Jeremy Corbynen atzetik. 2015etik 2016ra Itzaleko Barne Gaietako idazkari gisa jardun zuen Corbynen agindupean.
2017ko Manchester Handiko alkatetzarako hauteskundeak irabazi zituen, eta berriro hautatu zuten 2021eko eta 2024ko hauteskundeetan.
Manchesterreko alkate gisa Burnhamek erreformak egin zituen garraio publikoan, autobusak eta tranbiak tokian-tokian kontrolatutako sistema batean sartuz (Bee Network izenekoa). Iparraldeko errege izenez deitzen diote aldekoek eta kontrakoek.[1][2][3][4]
2026ko uztailaren 20an Erresuma Batuko Lehen Ministro aukeratu zuten.
Iritzi politikoak
Burnhamek esan duenez, 15 urterekin sartu zen Alderdi Laboristan. 2010ean sozialista gisa aurkeztu zen.
2010ean Burnhamek berea “sozialismo aspirazionala” zela esan zuen, birbanatzailea, kolektibista eta internazionalista zela esanez. Nazionalismoaren aurkaria da.
2020an The Times-eko Iain Martinek esan zuen Burnham Blairren jarraitzaile ohia zela, eta Laborismo Berriarekin lotu zuen.
2010ean, Andrew Marrrekin egindako elkarrizketa batean, Burnhamek esan zuen harro zegoela Laborista Berriekin zuen loturaz. Manchesterreko alkate gisa, Burnhamek baztertu egin ditu Laborista Berriek etxebizitzaren eta garraioaren inguruan egin dituzten proposamenak. Baina, hala ere, bat egiten du Laborista Berriek krimenaren kontra duten diskurtso gogorrarekin.
Alderdi Laboristaren ezker moderatuan kokatzen du bere burua Burnhamek.[5][6][7][8][9][10][11][12][13][14]
Bizitza pertsonala
Marie-France van Heel herbeheretarrarekin ezkondu zen 2000. urtean. Bikoteak seme bat eta bi alaba ditu.[15][16][17]
Erreferentziak
- ↑ Martin, Iain. «Andy Burnham: Is the 'king of the north' unprincipled or the real deal?» The Times ISSN 0140-0460..
- ↑ Diver, Tony; Neilan, Catherine. (20 October 2020). «Manchester moved to Tier 3 as Andy Burnham warns country will fracture» The Telegraph ISSN 0307-1235..
- ↑ «How did Andy Burnham reinvent himself as king of the north?» The Independent 10 October 2020.
- ↑ «Coronavirus: Andy Burnham is the 'King of the North' – a crown the PM believed he'd won» Sky News.
- ↑ «Orders of the Day — European Communities (Amendment) Bill» They Work For You.
- ↑ "Why I am a Socialist", by the leadership candidates. Next Left June 2010.
- ↑ Stratton, Allegra; Wintour, Patrick. (1 July 2010). «Andy Burnham's Labour leadership bid based on a return to socialist values» The Guardian.
- ↑ «Andy Burnham launches "Aspirational Socialism" manifesto» labourlist.org (LabourList) 23 August 2010.
- ↑ «Solidarity not separation declares Burnham as he calls Nationalism an "ugly brand of politics"» Herald Scotland 31 July 2015.
- ↑ (Ingelesez) Martin, Iain. (17 October 2020). «Andy Burnham: Is the 'king of the north' unprincipled or the real deal?» The Times.
- ↑ Bush, Stephen. (2021-06-30). «Andy Burnham: "I'm prepared to go back but as something different"» New Statesman.
- ↑ Ganesh, Janan. (3 August 2015). «The soft left is the real threat to Labour» FT.com.
- ↑ Rampen, Julia. (28 September 2016). «Andy Burnham quits shadow cabinet: "Let's end divisive talk of deselections"» New Statesman.
- ↑ Fisher, Trevor. (15 August 2018). «Blair's legacy is toxic. That's why we need a soft left revival» LabourList.
- ↑ «The reality of a dream job» Guardian 28 January 2008.
- ↑ Sylvester, Rachel; Thomson, Alice. (15 October 2007). «Marriage is important, children do notice» The Daily Telegraph (London).
- ↑ (Ingelesez) Pogrund, Gabriel. (19 March 2017). «A life in the day: Andy Burnham» www.thetimes.com.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









