Angling

Angling edo Kanaberazko arrantza, arrantza metodo bat da. Izena, teknika honetan erabiltzen den amutik dator, ingelesez "angle" deitua.[1][2]
Amuak
Amuaren erabilera, historikoki atzera eginda antzinako herriek erabiltzen zituzten tresnetatik eratorri da. Haiek fokak, mortsak edo txoriak ehizatzen zituzten. Erabiltzen zituzten piezak luze eta finak ziren, hezurrez edo harriz eginak, erdiko puntutik marra bati lotuta. Animaliak tresna irensten zuenean, ehiztariak tira egiten zuen eta biktimaren esofagoan harrapatuta geratzen zen. Tresna horrek eboluzionatu egin du gaur egungo amuraino iritsi arte, punta zorrotz bat eta lazo formako beste bat dituen J formako alambre bat dena. Amu gehienek arrainak ihes ez egiteko formadun punta dauka (irudian "barb" gisa agertzen dena), baina lege eta araudi batzuek ez dute pieza hori duen amua erabiltzen. Arau hau espezie jakin batzuk babesteko jarri ohi da, pieza hau duen amu batek arraina hil baitezake bere brankietara iristen bada[3].

Beita
Harrapatu nahi den espeziearen eta bere habitataren arabera, arrantzaleak teknika desberdina hauta dezake. Kanaberazko arrantzan bi beita mota erabiltzen dira normalean: lurreko beita eta amuko beita. Lehenengo hau aparte botatzen da uretara arrainak erakartzeko; bigarren motakoa, aldiz, amuan bertan jartzen da arrainak amua irentsi dezan. Jendartean "beita" esaten denean, bigarren motaren inguruan aritzen da normalean. Hauek bi motatakoak izan daitezke, gainera, naturalak zein artifizialak.
Teknikak
Kanabera arrantzako teknika nagusiak flotagailu arrantza, hondoko arrantza eta seinuelo arrantza dira.
Legeak eta araudiak
Lege eta araudiak asko aldatzen dira zonalde batetik bestera, herrialde baten barruan ere bai. Hauek normalean lizentziak, arrantza-denboraldiak, arrantza daitezkeen espezieak mugatzea, teknikak mugatzea edo kuotak barne hartzen dituzte. Normalean, legeek ahoak sartzen ez diren amuekin eta sareekin arrantzatzea debekatzen dute, sarea soilik arrantzatutako arrain bat barkura igotzen laguntzeko erabil daiteke. Hala ere, badaude espezie jakin batzuk sarea erabiliz ehizatu daitezkeenak. Kasu batzuetan, arrain batzuk "balio gutxiagokoak" kontsideratzen dira eta beste teknika batzuekin harrapa daitezke, hala nola, sarea, lanza edo gezia. Teknika hauetako bat ere ez dator kanabera arrantzarekin batera, ez baitira kanabera eta amuaren erabileran oinarritzen.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Walton, Izaak. «The Compleat Angler» https://www.gutenberg.org/files/683/683-8.txt (kontsulta data: 2022-05-02).
- ↑ «No. 19: The Fish Hook - Forbes.com» archive.ph 2012-06-30 (kontsulta data: 2022-05-02).
- ↑ Gilbey, Henry. (2021). The complete fishing manual. (American edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7440-3416-5. PMC 1187224101. (kontsulta data: 2022-05-06).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









