Anko
| Anko | |
|---|---|
| babarrun ore gozo eta azukizko janari | |
| Materialak | Azukia |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Japonia |
Anko azuki babarrunekin egindako ore gozoa da, Asia ekialdean gozogintzan erabiltzen dena, batez ere Japonian, Korean eta Txinan.
Banarrun oreak izen ezberdinak ditu:
- Txineraz: 红豆沙 pinyin: hóngdòushā.
- Koreeraz: 팥소, patso.
- Japonieraz: 餡子, anko.
Orea prestatzeko babarrunak irakiten dira, eta gero xehatu edo eho. Ondoren, orea gozatu egin daiteke edo den bezala utzi. Orearen kolorea gorri iluna izan ohi da, babarrun azaletik datorkiona. Korear sukaldaritzan, azukiak (maiz barietate beltza) egosi aurretik azalgabetu daitezke, eta horrela ore zuri bat sortzen da[1].
Motak
Japoniako ankoa bere trinkotasunaren arabera sailkatzen da. Mota ohikoenak hauek dira:
- Tsubuan (粒餡), babarrunak egosi eta gero azukrea gehitu
- Tsubushian (潰し餡), babarrunak egosi ondoren xehatzen dira
- Koshian (漉し餡), galbahetik pasatzen dira azala kentzeko, mota ohikoena
- Sarashian (晒し餡), ore lehortua, berriz hidratatua
- Ogura-an (小倉あん) babarrunen erdia osorik eta beste erdia xehatua eta azalgabeak
Japoniar gastronomian
- Anmitsu: anko eta gelatina
- Imagawayaki: zartaginan egositako orea, ankoz betea
- Anpan: ogia ankoz betea
- Daifuku: mochi bat ankoz betea. Marrubi bat badu, ichigo daifuku mochi deitzen da
- Dorayaki: opil bat ankoz betea
- Manjū
- Oshiruko edo Ozenzai: babarrun gorriko zopa
- Taiyaki: arrain itxurako gofrea, hainbat betegarrirekin, horietako bat anko
- Uirō: gozopil tradizionala
- Yōkan: babarrun gorri gelatina
Iruditegia
-
Zongzi txinatarra, arroz likatsuz egina, dousha orez betea izan ahal dena.
-
Ilargi opil txinatarra, aldaera batzuek dousha dute.
-
Opil zapal txinatarra, dousha orez betea.
-
Daifuku japoniarra anko orez betea.
-
Anpan japoniarra.
-
Taiyaki japoniarra.
Erreferentziak
- ↑ (Koreeraz) Korean Society of Food Science and Technology. (2008). Encyclopedia of food science and technology. Kwangil publishing ISBN 9788986752106. (kontsulta data: 2017-02-25).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









