Anna Mar
| Anna Mar | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Анна Яковлевна Бровар |
| Jaiotza | San Petersburgo, 1887ko otsailaren 7a (juliotar egutegia) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Mosku, 1917ko martxoaren 19a (juliotar egutegia) (30 urte) |
| Hobiratze lekua | Vvedenskoie hilerria |
| Heriotza modua | suizidioa: intoxikazioa |
| Familia | |
| Aita | Q138499192 |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria eta ipuingilea |
| Izengoitia(k) | Анна Мар eta Принцесса Греза |
| Genero artistikoa | gidoia |
Anna Jakovlevna Brovar[1], ezkondu ondorengo abizenez Lenxina (errusieraz: Анна Яковлевна Бровар (Леншина); San Petersburgo, 1887ko otsailaren 19agreg./otsailaren 7ajul. – Mosku, 1917ko apirilaren 1agreg./martxoaren 19ajul.), Anna Mar (errusieraz: Анна Мар) eta Printsessa Grioza (errusieraz: Принцесса Грёза, euskaraz: «Ametsa printzesa») izengoitiz ezaguna, errusiar idazle, gidoilari eta kazetaria izan zen.[2][3][4]
Bizitza
Jakov Brovar margolariaren alaba, San Petersburgon jaio zen eta 1902an Kharkivera joan zen bizitzera, non irakasle partikular eta bulegoko langile gisa aritu zen.[5] 16 urterekin ezkondu eta handik gutxira dibortziatu zen.[6]
Lehen ipuinak 1904an argitaratu zituen Juzhny krai egunkarian, non foilletoiei eskainitako atala editatzen zuen. Orduan budismoarekiko interesa piztu zitzaion, batez ere poesia budistarekiko, eta Anna Mar izengoitia hartu zuen, Budaren aurkari eta tentatzaile nagusia den Mara jainko gaiztoaren omenez.[7][5]
1910ean, San Petersburgora itzuli zen, eta han pobrezian bizi izan zen. 1912tik aurrera, Moskura joan zen bizitzera. Bere lan berriak han argitaratu ziren: Nevozmozhnoie (1911) eta Idustxie mimo (1913) eleberri laburrak, Tebe Jedinomu sogrexila (1914) eleberri luzea eta beste batzuk.[5][7]
1914an, Aleksandr Khanzhonkovek bere enpresarako gidoiak idaztera gonbidatu zuen, eta Errusiako zinema goiztiarreko gidoilari emankorrenetako bat bihurtu zen. 1914 eta 1918 artean, 13 film egin ziren bere gidoietatik.[3]
1914tik 1917ra, Printsessa Grioza izengoitipean, Zhurnal dlia zhenstxin aldizkariko Elkarrizketa Intimoak atala editatu zuen. Irakurleekin izan zituen elkarrizketak gaiak eta motiboak eman zizkion bere gidoietarako.[4] 1916an, Zhenstxina na kreste eleberria argitaratu zuen, eta liburu hau lesbianismoari buruzko lehen idazlanetako bat bihurtu zen errusierazko literaturan, Lidia Zinovieva-Annibalen Tridtsad tri uroda (1906) eleberri laburrarekin batera.[8]
Bere buruaz beste egin zuen, potasio zianuroa edanez (beste bertsio baten arabera, bere buruari tiro egin zion). Vvedenskoie hilerrian dago hobiratuta.[7]
Lanak
Liburuak
- Nevozmozhnoie (1912)
- Idustxie mimo (1913)
- Tebe Jedinomu sogrexila (1914)
- Platonitxeskaia liubov (1915)
- Krov i koltsa (1916)
- Kogda tonut korabli (1916)
- Zhenstxina na kreste (1917)[5]
Gidoiak
- Liulia Bek (1914)
- Durman (1915)
- Den triokh korolei (1915)
- Maska duxi (1916)
- Golubye irisy (1916)
- Nasmexka Afrodity (1916)
- Smertx liubovny (1916)
- Dikaia sila (1916)
- Vlastelin (1917)
- Serdtse broxennoie volkam (1917)
- Spasenie blizhnego (1917)
- Zakoldovanny krug (1918)
- Ulybka meduzy (1918)
Erreferentziak
- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2026-02-23).
- ↑ (Ingelesez) Room, Adrian. (2014). «Anna Mar» Dictionary of Pseudonyms: 13,000 Assumed Names and Their Origins. (5. argitaraldia) McFarland, 311 or. ISBN 978-0-7864-5763-2. (kontsulta data: 2026-02-23).
- ↑ a b (Ingelesez) Andreeva, Anna. «Anna Mar» Women Film Pioneers Project (Columbia University) (kontsulta data: 2026-02-23).
- ↑ a b (Errusieraz) Андреева, Анна. (2020). «Отвечает Принцесса Греза» Сеанс 76: 96-101. (kontsulta data: 2026-02-23).
- ↑ a b c d (Errusieraz) Левицкая, Татьяна. «Анна Мар» Большая российская энциклопедия (kontsulta data: 2026-02-23).
- ↑ (Errusieraz) Грачёва, А. М. «Анна Мар» Лаборатория Фантастики (kontsulta data: 2026-02-23).
- ↑ a b c (Errusieraz) Михайлова, Мария. «Голоса, не звучащие в унисон: Анна Мар» Ридли (kontsulta data: 2026-02-23).
- ↑ (Errusieraz) Михайлова, Мария. (1996). «Эротика в прозе русских писательниц серебряного века» Феминистская теория и практика: Восток-Запад. Материалы международной научно-практической конференции. Санкт-Петербург: ПЦГИ, 252-262 or. (kontsulta data: 2026-02-23).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









