Anorexia nerbioso
Anorexia nerbiosoa elikadura-nahaste bat da: gaixoek janariari uko egiten diote eta gorputzaren autopertzepzioaren distortsioagatik gizentzearen beldur obsesiboa izaten dute. Pertsona horiek beraien gorputzen irudia eta errealitatea desitxuratzen dute. Normalean nerabezaroan agertzen da, baina geroago ere ager daiteke, 20-40 urterekin. Emakumeek gizonek baino gehiagotan pairatzen dute. Egoerak berezko elikagaien ezak eragiten du eta, horren ondorioz, gorputzaren ahulezia. Kasurik larrietan, desnutrizioa, ahitzea eta amenorrea garatzen dira. Haren jatorriak aitzinakoak dira eta Erdi Aroan kasuren bat dokumentatu zen. Garapenean desoreka psikologikoak eta arazo endokrinoak eragiten ditu. Tratamenduak ikerketan dabiltza, eta gaur egungo tratamendu farmakologikoek onura eskasak dakartzate. Nabarmendu behar da anorexia urduria gaixotasuna dela, eta anorexia, berriz, jangurarik ezaren sintoma. Sintoma hainbat egoeratan ager daiteke: sukarrarekin, gaixotasun orokorretan eta gaixotasun digestiboetan. HistoriaErdi Aroan Anorexia Deunari buruz hitz egiten zen, aro horretan eta erlijio arrazoiengatik gorputza oinazetzen zuten helburu espiritualak lortzeko. Kristorekin ezkontzeko, Sienako Catalina Deunak edo Angela de Folignok, esate baterako, janariari uko egin zioten. 1550ean, Simon Porta genoar medikuak anorexia urduriaren ezaugarri klinikoak ikasi eta adierazi zituen. Richard Morton sendagile britainiarrak bi gaixori buruzko txosten bat argitaratu zuen. Ezaugarriak
Epidemiologia
KausaKausa ezezaguna da, baina eragile garrantzitsu batzuk daude; gizartea, adibidez. Gizarteak pertsona idealak sortu ditu: emakumeek argalak eta ederrak izan behar dutenez, askok horixe lortu nahi dute eta muturrera eramaterakoan, gaixotasuna agertzen da. Eragile handiena gizartea izan arren, bai faktore soziokulturalek eta bai faktore psikologikoek ere eragiten dute. Beste zenbait kausa posible, besteak beste, gaixoaren berezko gizentasuna, eskola porrotak, gertaera traumatikoak, istripuak… dira. GarapenaGaixoak jateari uzten dionean, bere masa korporala pixkanaka murrizten joaten da. Dieta zorrotz batzuk egiten hasten dira, soilik elikagai batzuk janez, kopuru zehatz batean. Horrek osasunean eragin handia izaten du, energia gutxiago lortzen baitu eta arazo fisiko ugari baititu. Gainera, infekzio gehiago hartzeko arriskua dago. SintomakPatologia horrek pisu asko galtzea adierazten du, gaixoak berak eraginda. Horregatik, arazo endokrino nabari ditu denbora-tarte nahiko laburrean. Sintoma gehienak agertzen dira, jateari uzten zaionean, makronutriente, bitamina eta mineral faltagatik. Sintoma fisikoak
Sintoma psikologikoak
TratamenduaTratamendu baten bila dabiltza, tratamendu farmakologikoek onura eskasak dakartzatelako. Haren helburuak desnutrizioa eta pazientearen gorabehera psikologikoak zuzentzea dira. Lehenengo, pisua hartzea lortzen saiatzen da eta elikagaien ohitura bereganatzea nagusi da. Bizitza arriskuan egon daiteke, baina gorputzaren pisuaren erabateko errekuperazioa ez da sendatzearen sinonimoa. Nerbiotako anorexia gaixotasun psikologikoa da eta horregatik, modu horretan tratatu behar da. Osasun zerbitzuen elkarlana eta kooperazioa behar da, bai psikikoa, bai endokrinoa eta bai pedagogikoa. Desnutrizioa oso larria denean eta asaldurak daudenean, osasun zentro batean sartu behar da, bestela nahaste psikologikoa oker daiteke. OndorioakGorputzak grasa minimo bat behar du eta hau ez izatean azalaren azpian dagoen grasa erretzen hasten da eta gaixotasun hau jasaten duten pertsonak gorputzaren % 15en masa korporala galtzen dute. Horrela, aurreko sintoma horiek agertzen dira. Gaixotasunaren ondorio larriena heriotza da. Kasu batzuetan suizidiorekin lotuta dago. Hilkortasun-tasa % 5 ingurukoa da 10 urteetako tartean. Kanpo estekak
|