Ante

Antea (Heg.)[1], halaber dama (Ipar.), larru onduaren ifrentzua da, bereziki altzearen larruarena. Haragiaren aldea kanpotik ikusgai egoteko landu den larru-mota da. Haragiaren aldea lixatu egiten da, belus-itxurako gainazala izan dezan.
Antea beroki, osagarri eta oinetakoetarako erabiltzen da baina, zaiketa berezi bat eskatzen duenez, ez daiteke edonon erabil Lehorrean garbitzea dago, edo mekanikoki latexez. Dena dela, antezko oinetakoak eskuz txorrotako urez garbi daitezke horretarako sortutako ekoizkinez. Hori dela-eta, antezko oinetakoak neguko oinetako gisa oso egokiak dira, larru arruntezko oinetakoei distira emateak itzulizkoak garbitzea baino askoz luzeago jotzen duelako.
Izena
Hegoaldean ante izena erabiltzen da, gaztelaniaz bezala, eta Iparraldean, dama[2], frantsesezko daim ("adarzabal") hitzetik. Horiez gain, hiztegi batzuek beste forma hauek proposatzen dituzte: larru itzuli[3], larru-ifrentzu[4] eta, Zuberoan, larru-kinber[4].
Ingelesez suede izena du, eta eta frantsesez, suède (maizago peau de chamois esaten zaio, hots, "sarrio-larru"). Frantsesezko gants de Suède izendapenetik datoz, hitzez hitz "Suediako eskularruak" esan nahi duena.[5] Suedierazko izena mocka da, moka-kafea bezala, Yemengo Moka herrikoa.[6]
Erreferentziak
- ↑ «ante». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2021-11-07).
- ↑ «dama». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2021-11-07).
- ↑ «suède | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (kontsulta data: 2021-11-07).
- ↑ a b «daim | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (kontsulta data: 2021-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «SUEDE | Meaning & Definition for UK English | Lexico.com» Lexico Dictionaries | English (kontsulta data: 2021-11-07).
- ↑ (Suedieraz) Artikel | SAOB. (kontsulta data: 2021-11-07).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









