Antigua Guatemala
Antigua Guatemala edo Santiago de los Caballeros de Guatemala hiria, ofizialki Muy Noble y Muy Leal Ciudad de Santiago de los Caballeros de Guatemala, udalerri homonimoaren eta Sacatepéquez departamenduaren burua da. Guatemalako Hiritik 25 kilometrotara mendebalderutz dago, 1470 metrotako altitudean. Gaur egun Guatemalako estatuaren 20 hiri garrantzitsuenen artean dago. 1979tik Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen. Amerika kolonialaren hiri ederrenetariko bat da. Naturaren ikuspegitik oso inguru arriskutsua da. KokapenaEgungo udalerria Sacatepéquez barrutiaren udalerriez inguratuta dago:
Izadi arrisku nagusiakHiru dira:
KlimaHiriaren klima epela da. Eurien garaia maiatzatik urrira arte izaten da; eurien batezbestekoa 1057 eta 1600 mm urtean izaten da. Euri gehiena ekainan eta irailan izaten da. Lurazpian ura biltzeko edukiera txikia da eta, ondorioz, ur-emariak muturrekoak izaten dira: handiak euri-garaitean, txikiak udan. HistoriaEspainiarrek 1543an sortu zuten, Santiago de los Caballeros de Guatemala izenarekin, Guatemalako Erresumako hirugarren hiriburua izateko helburuarekin. Bernal Díaz del Castillo konkistatzailea, Hernán Cortésen lagun ohia, bertako gobernadore izan zen luzaroan. Urrezko Aroan garatzen ari zen bitartean, Espainiako Indietako hirugarren hiririk ederrena bezala aitortua izan zen. Garai batean kontinenteko hirugarren unibertsitatea hartu zuen, 1676an sortu baitzen San Carlos de Borromeo Unibertsitatea, gaur egun museoa eta kontzertu-areto klasikoaren egoitza dena. Latinoamerikako hiri kolonial askotan bezala, hiri-planoa hipodamikoa da: plaza nagusi baten inguruan angelu zuzenetan gurutzatzen diren kalez osatua. Sarritan hiria lurrikaren biktima izan da. Naturaren indarkeriak Antigua hiria suntsitu egin du behin baino gehiagotan, hondakinen azpian lurperatuz; horren ondorioz, hiriak bere estatusa galdu zuen: 1773ko lurrikararen ostean, Espainiako Gobernuak hiriburua beste leku batera eramatea erabaki zuen. Harrezkero bere jatorrizko itxura mantendu du. 1976an, lurrikara berri batek ere hainbat eliza suntsitu zituen. Eraikin garrantzitsuak
Antiguatarrak
Iruditegia
ErreferentziakKanpo estekak
|