Antikuario
Antikuarioa edo antigoalekoen saltzaile/merkataria antigoaleko objektuen edo iraganeko gauzen zalea edo merkataria da. Gaur egun, antikuario hitza, antigoaleko objektuak sal-erosten dituzten merkatari espezialistak izaten dira.
Gaur egungo antikuarioak beren merkantziak saltzen dituzte dendetan, azoka bereizgarrietan edo merkatu irekietan. enkanteetan ere sal-eros daitezke antigoaleko objektuak. Saldu eta transakzioaren onura lor dezaketela uste duten artikuluak bilatzeko bidaiatzen dute sarri. Aditu-ezagutzak erabiltzen dituzte erosi nahi duten salgaiaren balioa kalkulatzeko, eta gero saltzailearekin prezio bat negoziatzeko. Ofizialki, objektu bat antzinakotzat jotzen da 100 urte baino gehiago dituenean (Art Nuveau edo Art Déco ezik)[1]. Hala ere, antikuario batzuek hain zaharrak ez diren bildumazale-gaiak erosi eta saltzen dituzte, baldin eta benetako eskaria badago.[2]
Antikuarioak Aro Modernoan

Zenbait mendetan, antikuarioa, Historia ikertzen zuen aditua zen, antzinako artelanei edo objektu fisikoei, iraganeko aztarnei alegia, arreta berezia jartzen ziena. Erdi Aroan agertu zirela esan ohi da, baina XIX. mendean, arkeologia,[3] artearen historia, filologia eta beste diziplina akademikoak sortu ziren, bai eta XX. mendean, batik bat, museografian edo kontserbazioan adituak ere, eta ordura arte "antikuario" izena jasotzen zuten askok, garatzen ari ziren jakintzaren adar horietara bideratu zuten bere ezagutzak.[4]
Jorge García Sáncjhez, bere Breve Historia de la Arqueología liburuan, honela deskribatzen ditu garai bateko antikuarioak
"Aurrerapen zientifikoak txertatu zituen arkeologiak, bereziki XX. mendearen erdialdetik aurrera, zerikusi gutxi edo batere ez du Errenazimentuko humanisten eta klasizismoarekiko zaletasun amorratua zuten Argien Mendeko antikuario eta diletanteen jakin-minarekin, greko-erromatar artelanak lurretik erauzten zituztenak. Diziplinak ez du zerikusirik ere orientalistek eta altxor-ehiztariek Egipto, Mesopotamia eta Amerikako kontinenteko hondakin exotikoekiko grina naif eta suntsitzailearekin. Izan ere, mendeetan zehar, diziplina hura aitzakia akademikoa baino ez zen izan Antzinateko monumentuak eta objektuak sistematikoki espoliatzeko, bai noble-bildumetan erakusteko, bai museo-funtsetan sartzeko."[5]
Gizarte antikuarioak
Londresko Antikuarioen Elkartea XVIII. mendean sortu zen antzinako gauzen ikerketa sustatzeko. Baina, lehenago, 1572an jada, Mateo Parker apezpikuak, Robert Cottonek, William Camdenek eta beste batzuek sortutako elkartea existitu zen, antigoaleko gauzak zaintzeko. Erakunde hori 1604. urtera arte iraun zuen, aginteak bere helburua politikoa zela susmatzen hasi zen arte, eta horren ondorioz, Jaime I. erregeak abolitu egin zuen. Cotoniar Liburutegian gordetzen diren irakurketa dokumentuak 1720an inprimatu zituen Thomas Hearnek "Diskurtso Bitxien Bilduma" izenburupean, 1771an agertzen den bigarren argitalpena.[6]
1707an, Ingalaterrako zenbait antikuario aldizkako bilerak egiten hasi ziren beren zaletasuna elkarbanatzeko, eta 1717an Antikuarioen Elkartea berreratu egin zuten; azkenik, Jorge II. erregearen gutun bat jaso zuten 1751n. 1780an Jorge III.a erregeak apartamentuak eman zizkion Somerset Housen, Londresko Strand kalean. Sozietatea hogei presidentek eta Museo Britainiarreko administratzaile batek osatutako kontseiluak zuzentzen du.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Anticuarios, coleccionistas y antigüedades» elanticuario.es (kontsulta data: 2026-06-17).
- ↑ «Anticuario» Educaweb.
- ↑ Rosa Serrano Pozuelo De los anticuarios a la arqueología profesional. Los orígeneas de la arqueología científica
- ↑ (Gaztelaniaz) Barril Vicente, Magdalena. (1999). «Anticuarios, Arqueólogos, conservadores de Museos, Museólogos o Técnicos de Museos: El paso del tiempo» Boletín de la ANABAD 49 (2): 205–236. ISSN 2444-7293. (kontsulta data: 2026-06-17).
- ↑ García Sánchez, Jorge. (2014). Breve historia de la Arqueología. Nowtilus.
- ↑ About the Society of Antiquaries, Society of Antiquaries of London.. .
Kanpo estekak
- "De la anticuaria a la arqueología" Gloria Mora. Museo Nacional del Prado.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









