Share to:

 

Antioko III.a Handia

Antioko III.a Handia

Seleukotar agintaria

K.a. 223, K.a. 224 - K.a. 187
Seleuko III.a - Seleuko IV.a Filopator
Bizitza
JaiotzaSusaK.a. 241 inguru
HeriotzaSusaK.a. 187 (54/55 urte)
Familia
AitaSeleuko II.a Kaliniko
AmaLaodice II
Ezkontidea(k)Laodize III.a
Euboea of Chalcis (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSeleukotarrak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Antioko III.a Handia (antzinako grezieraz: Ἀντίoχoς Μέγας; Susa, K.a. 241 inguru - Susa, K.a. 187) Seleukotar Inperioko seigarren agintaria izan zen; K.a. 222tik 187ra iraun zuen bere agintaldiak. Seleuko II.a Kalinikoaren semea eta Seleuko III.a Soter Zeraunoren anaia izan zen.

Bizitza

Antioko III.a K.a. 241 aldean jaio zen. Aita Seleuko II.a Kaliniko erregea izan zuen, eta ama Laodize II.a. Ordurako hasia zen Seleukotar Inperioaren gainbehera, Baktriana eta Partia galduak baitzituen. K.a. 225ean, Seleuko III.a, Antiokoren anaia nagusia, bilakatu zen errege. K.a. 223an, ordea, Seleuko erail zuten eta Antioko izendatu zuten errege; 18 urte zituen.

Ahalegin handiak egin zituen Seleukotar Inperioak galdutako eskualdeak berreskuratzeko. K.a. 219an Ptolomeotar Egiptoren mende zeuden Seleuzia eta Tiro hartu zituen, baina K.a. 217an Ptolomeo IV.aren armada nagusitu zitzaion Rafahko guduan; hala ere, Seleuzia atxiki ahal izan zuen. K.a. 212-205 bitartean, Baktriana eta Partia birkonkistatzea erdietsi zuen. Basileus Megas («Errege Handia») izendapena hartu zuen[1].

K.a. 202an, beste ekinaldi bat hasi zuen Siriaren hegoaldea beretzeko; K.a. 200an, Paniumgo guduan, Ptolomeo V.aren armada azpiratu zuen. Hala ere, Antiokok Egipto ez inbaditzea erabaki zuen; horren ordez, Asia Txikiko Zilizia eta Lizia hartu zituen. K.a. 196an, Trazia konkistatu zuen[1].

K.a. 192-188 bitartean, Hanibalekin elkar harturik, Erromatar Inperioaren aurka borrokatu zen. Erromatarrek bi aldiz garaitu zuten: Termopiletan, K.a. 191n, eta Magnesian, K.a. 190ean. Azken desegigo horrek Antiokoren agintaldiaren gainbehera ekarri zuen. Asia Txikiko Tauro mendien iparraldeko lur guztiak galdu zituen, eta zerga handia ordaindu behar izan zion Erromari. Dirua lortzeko, tenplu batean ebasten saiatu zen, baina herriak hil zuen[1].

Erreferentziak

  1. a b c Antiochus III the Great. livius.org (Noiz kontsultatua: 2017-4-3).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antioko III.a Handia Aldatu lotura Wikidatan
Index: pl ar de en es fr it arz nl ja pt ceb sv uk vi war zh ru af ast az bg zh-min-nan bn be ca cs cy da et el eo eu fa gl ko hi hr id he ka la lv lt hu mk ms min no nn ce uz kk ro simple sk sl sr sh fi ta tt th tg azb tr ur zh-yue hy my ace als am an hyw ban bjn map-bms ba be-tarask bcl bpy bar bs br cv nv eml hif fo fy ga gd gu hak ha hsb io ig ilo ia ie os is jv kn ht ku ckb ky mrj lb lij li lmo mai mg ml zh-classical mr xmf mzn cdo mn nap new ne frr oc mhr or as pa pnb ps pms nds crh qu sa sah sco sq scn si sd szl su sw tl shn te bug vec vo wa wuu yi yo diq bat-smg zu lad kbd ang smn ab roa-rup frp arc gn av ay bh bi bo bxr cbk-zam co za dag ary se pdc dv dsb myv ext fur gv gag inh ki glk gan guw xal haw rw kbp pam csb kw km kv koi kg gom ks gcr lo lbe ltg lez nia ln jbo lg mt mi tw mwl mdf mnw nqo fj nah na nds-nl nrm nov om pi pag pap pfl pcd krc kaa ksh rm rue sm sat sc trv stq nso sn cu so srn kab roa-tara tet tpi to chr tum tk tyv udm ug vep fiu-vro vls wo xh zea ty ak bm ch ny ee ff got iu ik kl mad cr pih ami pwn pnt dz rmy rn sg st tn ss ti din chy ts kcg ve 
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9 
Kembali kehalaman sebelumnya