Antoni Maria Alcover
| Antoni Maria Alcover | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1911 - 1918 ← Miguel A. Fargas y Roca - Josep Puig i Cadafalch →
1911 - 1917 ← baliorik ez - Pompeu Fabra → | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Manacor, 1862ko otsailaren 2a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Palma Mallorcakoa, 1932ko urtarrilaren 8a (69 urte) | ||||
| Hobiratze lekua | Q119358751 | ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | katalana gaztelania | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | hizkuntzalaria, idazlea, apaiz katolikoa, arkitektoa, erromanista, lexikografoa, autorea eta apaiza | ||||
| Lan nabarmenak | |||||
| Kidetza | Katalan Ikaskuntzaren Institutuko Filologia Saila | ||||
| Izengoitia(k) | Jordi des Racó | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | katolizismoa Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
| Alderdi politikoa | Alderdi Integrista Maurist Party (en) | ||||
Antoni Maria Alcover i Sureda (Manacor, 1862-Palma, 1932) Mallorcako idazle, hizkuntzalari, kazetari eta apaiza izan zen, katalan hizkuntzari buruzko bere lanengatik, bereziki, ezaguna. Herrialde Katalanetan "hizkuntzaren apostolua" deitu zioten. Bere lanen artean Diccionari català-valencià-balear (Katalana-valentziera-balearrera Hiztegia) da aipagarriena.
Biografia
Mallorcako Manacorren jaio zen, nekazari abertsen familia batean. 15 urterekin Palmako seminariora joan zen ikastera, eta 18 urterekin hasi zen katalanez idazten, Mallorcako fabulak eta ipuin zaharrak. Teologia ikasi zuen Valentzian, eta 1898an Mallorcako gotzainak Manacorreko Elizbarrutiko bikario nagusia izendatu zuen.
1906an Katalanaren Lehenengo Nazioarteko Batzarra antolatu eta zuzendu zuen. Institut d'Estudis Catalans sortu eta berehala (1911an) bere Sail Filologikoaren lehendakari izendatu zuten. XX. mendearen hasieran bere lan nagusiari ekin zion, Diccionari català-valencià-balear (Katalana-valentziera-balearrera Hiztegia) lan monumentalari, bera hil ondoren bere dizipulua Francesc de Borja Moll-ek 1963an bukatuko zuena. Alcoverrek katalanaren lurralde guztiak bisitatu zituen bere Hiztegi famatua eta mardula idatzi ahal izateko, dialektologia katalanari egundoko ekarpena eginez. Era berean, Frantzia, Italia, Inglaterra eta Alemania ere bisitatu zituen, garai hartako filologo askorekin harreman sendoak eginez.
Katalanaren batasunaren alde egin zuen, baina eztabaida linguistiko (eta politiko) ugari izan zituen. Aipatzekoa da Pompeu Fabra hizkuntzalari ospetsuarekin izan zituen ika-mikak eta eztabaida garratzak.
Euskararekiko interesa ere agertu zuen.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









