Antonio Lekuona
Antonio Maria Lekuona Etxaniz (Tolosa, 1831ko urtarrilaren 17a - Ondarroa, 1907ko irailaren 26a) euskal herritar margolari kostunbrista izan zen[1]. BiografiaKosme Duñabeitiarekin ikasi ondoren, Iruñean eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan egin zituen margolaritzako ikasketak. 1850ean Natur Zientzien Museoko marrazkilari postua lortu zuen lehiaketak gainditu ondoren eta 20 urtez izan zen bertako irakasle. Erakusketa garrantzitsu batzuk egin ondoren (Madril, 1856, 1864, 1871; Baiona, 1864) lanpostuari uko egin eta 1872an Bilbon hartu zuen bizilekua. Urtebete geroago Karlos VII.aren margolari izendatu zuten. Bilbon Adolfo Guiard, Manuel Losada, Gustavo de Maeztu edo Paco Durrioren irakaslea izan zen. 1875ean Karlos Borboitarraren zin-egitea Gernikako arbolapean Bizkaiko Jauna legez koadroa pintatu zuen, 1876an Elisabeten jarraitzaileek erre zutena. Reniers margolari flandriarraren kutsua nabari zaie Lekuonaren pinturei. Euskal giroko ikuspegiak pintatu ohi zituen eta euskal herritar margolaritza deituaren aitzindaritzat hartua da. Lan nabarmenduak
Erreferentziak
Kanpo loturak
|