Share to:

Antroposofia

Antroposofia XX mendearen hasieran Rudolf Steiner pedagogoak sortu zuen pentsamendu eta espiritualtasun korronte bat da. Korronte honen helburua espirituaren fenomenoak zehaztasun guztiekin aztertzeko zientzia bat sortzea da; zientzia hori mundu fisikoa aztertzen duen zientziaren parekoa izango litzateke. Dena dela zientzia terminoa antroposofiari aplikatuta nahiko eztabaidatua izan da eta sektore tradizionalek ez dute inolaz ere onartzen.[1] Orokorrean, bestetik, hitz horrekin Steinerrek utzitako obra guztia izendatu egiten du.

Antroposofiaren oinarriak diziplina eta zientzia desberdinetan aplikatu egin dira, esaterako, pedagogian (Waldorf hezkuntza), nekazaritzan (nekazaritza biodinamikoa) eta medikuntza antroposofikoan.[2]

1920an Steinerrek diseinatutako lehendabiziko Goetheanum, Dornachen (Suitzan).

Hitzaren jatorria

Antroposofia literalki gizakiaren jakinduria esan nahi du. Hitz hau ez da Steinerrek asmatutako neologismoa, tradizioa duen hitza baizik. Aurkitu ditugun lehenengo aztarnak XVI. mendeko egile anonimo baten liburuan topatu ditugu. 1650an Thomas Vaughan izeneko idazleak Antroposophia Magica liburua sortu zuen. Ondoren, beste idazle eta pentsalariek erabili izan dute: Troxlerrek (1780-1866) 1806an, Immanuel Hermann von Fichtek 1856an, Gideon Spickerrek (1872-1920) 1872an, Robert Zimmermannek (1824-1898) Vienako filosofoa 1882an.

Ondarea

  • Ondare intelektuala

Bereziki elementu hauek osatzen dute: saio filosofikoak, saio espiritualak eta itzaldien bildumak. Intelektuala ondarearen bolumen nagusia da hau, 300 liburuko baino gehiago baitira.

  • Ondare artistikoa

Literaturaren ikuspuntutik Steinerrek poesía eta antzerkia landu zituen, bata zein bestea eduki espiritualak zabaltzeko asmoarekin.

  • Ondare diziplinarra

Antroposofiaren ondorioz sortutako diziplina guztietako lanak biltzen du atal honek.

Goetheanuma

Izen horrekin Dornach herrian, Basilea inguruan, eraikitako eraikuntza ezagutzen da. Bertan Rudolf Steinerrek sortutako Antroposofia Unibertsalaren Elkartea dago. Eraikuntzaren izena Johann Wolfgang von Goethe idazlearen omenaldia da. Gotheanum horretan Faustoren antzezpenak eskaintzen dira eta baita ere kontzertuak eta euritmiaren espektakuluak. Helburu horrekin eraikinaren barruan antzoki handi bat dago. Leku berean urtero elkartearen mundu batzarrak egiten dira. Goetheanum barruan ere liburutegi handi bat eta biltzeko gela desberdinak daude.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya