Antso IV.a Gartzia Gaskoiniakoa
Antso IV.a Gartzia[1][2] (?-950 edo 955) Baskoniako dukea (930-950 edo 955) izan zen[3]. BiografiaBere agintaldian Gaskoinia asko murriztu zen, bere anaiek eskualde nagusiak jarauntsi zituztelako eta de facto eta agian de jurezko dukerri burujabea ia ahaztu zen[4]. Aucheko eskutitzetan Gartzia Antsoren semetzat eta Rodako kodexan Gaskoiniako oinordekotzat hartzen dute. Aita hiltzean dukerria ez ezik Lomagen, Gavarret, Tursan eta Bruilloisko bizkonderriak ere jarauntsi zituen. Gilen eta Arnaldo bere anaiek Fézensac (tartean Armagnac) eta Astarac hurrenez hurren jarauntsi zituztenez Baskoniako dukerria oso murriztua izan zen[5]. 932an, Flodoardok Ermengol Rouerguekoa eta Raimundo Pons Tolosakoa anaiek eta Septimaniako printzeek Raul Frantziakoa omentzeko "Lupus Aznar Vasco" eraman zutela berarekin. Batzuen ustez, "Lupus Aznar Vasco" hau Antso izan zen[6] Seme-alabakAucheko eskutitzetan Antsok bi sasikume izan zituela agertzen da: Antso bere oinordekoa eta honen oinordekoa izan zen Gilen. Gombaldo ere, artzapezpiku pluralista zena, semea zuen. Honek zenbait diozesitan izan zen Gaskoinian Bordeleko artzapezpiku bilakatu arte. Udalriko edo Odulriko izeneko laugarren semea ere izan zuen. Erreferentziak
Kanpo estekak
|