Antzar Eguna
| Antzar Eguna | |
|---|---|
| Izen ofiziala | Antzar eguna |
| Tokia | Lekeitio |
| Antolatzailea | Lekeitioko Udala |
| Mota | Erlijiosoa |
| Esanahia | Lekeitioko jai nagusia, San Antolinen omenez |
| Data | |
| Data | Irailaren 5a |
| Ospakizunak | Antzarraren harrapaketa, Antzarrak |
| Webgunea | https://www.disfrutabizkaia.com/que-hacer/antzar-eguna-gansos-lekeitio/ |
Antzar eguna, urtero irailaren 5ean Lekeitioko portuan ospatzen den jaia da, hiru mende baino gehiago dituen tradizioa izateagatik nabarmentzen dena. Erritual primitiboetan askoz lehenago egiten zela ere uste da. Milaka pertsona Euskadiko jaialdi garrantzitsuenetarikoa den honengatik sentitzen dira erakarrita urtero,

izan ere, parte hartzaileek txalupa batetik uretara salto egiten dute, soka batean zintzilik geratzen den antzar baten gorputzari gogor eusteko.[1]
Historia eta jatorria
Tradizioaren jatorria aspaldi kokatu behar badugu ere, Lekeitioko artxiboetan aurkitutako lehendabiziko informazioa 1631koa da, abuztuko Ama Birjinaren omenezko jaietan antzarrak erosi zituztela adieraziz. 1704. urtearen inguruan egindako hiribilduaren deskribapen labur baten arabera, mende horren hasieran aurrerantzean herribilduko patroia nor izango zen zozkekatu zuten. Bi aukera zeuden, San Roke eta San Antolin, eta azkenean zoriak bigarrena izatea erabaki zuen. 1704ean, parrokian santuaren imajinarik ez zegoenez, Pedro Bernardo Villarreal de Berriz alkateak Valladoliden egindako San Antolinen eskultura bat oparitu zion herriari elizan jartzeko. Horri dagokionez, hurrengo urteko festen gastuak zehazterakoan lehendabizi San Roke idatzi zutela adierazgarria da. Gero San Roke ezabatu eta San Antolin jarri zuten. Ordura arte gastuak San Roke eguneko jaietakoak zirela kontuan izan behar da. Orduz geroztik eta gaur egun arte, jokoa San Antolin Lekeitioko patroiaren omenezko jaietan, irailaren 2an, egiten da[2].
Jatorrian arrantzaleek (marinelek) bakarrik parte har zezaketen lehiaketa zen eta hain zorrotza zenez, irabazle argirik ez bazen ere, estropada erabakigarria antolatzen zen, San Nikolas irla inguratzearekin zetzana.
Gaur egun Antzar eguna jaialdia, nahi duten tripulazioek euren txalupekin parte hartu ahal dute, eta Bizkaia osoko jende andana biltzen da egun hau musikaz eta jai giroz inguratuta ospatzeko.[3]
Garapena
Lekeition, tradizioa mantentzen da, nahiz eta urteen joana markatzen den aldaketa eta aldaketekin.
2022tik, benetakoak ez diren antzarrak baino ez dira erabiltzen. Bi piezaz osatutako plastikozko antzarak dira, gorputza eta lepoa, eta Zamudioko Gaiker zentro teknologikoan egindakoak dira. Orokorrean irailaren 5ean izaten da, beti ere egun hori larunbata edo igandea ez bada. Kasu horretan, herria kolapsatuko zukeen jendetza ekiditeko, urte zehatz batzuetan beste lanegun batean ospatu izan da.

Tradizioari fidel, baina garai berriei jarraiki, ospe handia dauka Antzar Egunak, Lekeitioko San Antolin Jaietako ezinbesteko ekitaldia.[4]
Antzarra
80ko hamarkadaren amaieran, eztabaida sortu zen jai honetan animalien erabilerari buruz, animalia bizirik zegoelako. 1986az geroztik erabiltzen ziren antzarrak lehenago hiltzen ziren, baina tradizio hori eboluzionatzen joan zen garai berrietara egokitzeko eta azken urteotan gomazko antzar teknologikoekin egin dira erresistentzia benetako antzarraren parekoa izanik.[5]. 2006an Zamudioko enpresa batek "Antzartek" delako antzar itxura zuen plastikozko antzarra asmatu zuen. Urte horretan erabiltzen hasi ziren baina "antzarraren burua" azkarregi apurtzen zitzaiola eta, urte horretan ez zuen harrera ona izan[6]. Urteak aurrera joan ahala Antzartek gero eta hobeagoa bilakatu zen eta bere erabilera derrigorrezkoa ez bazen ere hedatzen joan zen. 2018an "Antzar Jokua"ren kide batzuek historikotzat hartu zuten, izan ere lehenengo aldiz koadrilla gehienek (56) plastikozko antzarra aukeratu zuten eta beste 44k betiko antzarra aukeratu zuten[7][8].

Azkenik, 2022an, Lekeitioko Antzar egunaren ospakizunean antzar artifizialen erabilera bakarra ezarri zen.[8]
Lehiaketaren dinamika
Eguerdiko 12ː00etan zozketa egiten da. Bertan potinen (txalupen) txanda zehazten da koadrilla ezberdinak arratsalderako prest egon daitezen. 16:00etatik 19:00etara Antzar Egunean, irailaren 5ean harrapatzailea antzarra harrapatzen ahalegintzen da. Sarritan mahoizko alkandora urdinez eta koadrodun zapiez jantzita, Euskal Herriko marinelen ohiko jantziagaz[9]. Soka bat itsasadarrean zehar zintzilik dago mutur batetik bestera, hanketatik lotuta dagoen plastikozko antzar bat daukala erdian zintzilik.
Sokak bi helduleku ditu. Bat geldirik geratzen den bitartean, kontrako aldean, soka zutoin baten gainetik igarotzen da eta tiratzaileek, haren muturra hartzen dabe, askatu eta harrapatzailea uretatik altxatuz, parte-hartzaileek antzarrari eusten dioten bitartean.
Antzarra askatu gabe igoaldi kopuru handiena lortzen duen taldeak irabazten du eta baita antzarraren burua kentzea lortzen duen taldeak ere.[10]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «97 botes participan en el Día de los Gansos en Lekeitio» EITB 2023-09-05 (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/lekeitioko-antzar-eguna/ar-152201/
- ↑ (Gaztelaniaz) «Antzar Eguna de Lekeitio - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2023-11-15).
- ↑ https://www.eldiario.es/euskadi/gansos-plastico-lekeitio-celebrar-antzar-eguna-libre-maltrato-animal_1_9290550.html
- ↑ https://www.deia.eus/bizkaia/2023/09/05/lekeitio-celebra-antzar-eguna-alto-7220119.html
- ↑ https://www.elcorreo.com/vizcaya/20070906/costa/juego-tirones-20070906.html
- ↑ https://www.deia.eus/bizkaia/2018/09/05/lekeitio-aferra-ganso-plastico-antzar-4837691.html
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Día de gansos en Lekeitio» Disfruta Bizkaia (kontsulta data: 2023-11-08).
- ↑ https://www.lekeitio.com/es-ES/Ayuntamiento/Documents/sanan2013low3.pdf[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «El Día de Gansos o Antzar Eguna, en las Fiestas de Lekeitio» Euskaltel Blog 2023-08-25 (kontsulta data: 2023-11-15).
Kanpo estekak
- «Lekeitioko Antzar Eguna», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









