Share to:

Apalazio

Garai batean, baserri giroko umeak taldeka elkartu egiten ziren "Urtebarri batzen" eta "Erregenetako eskeak" egiteko. Urtebarri barri eta Apalazio abesten zuten.

Euskal Herriko mendebalde baserri giroko leku askotan "Urtebarri batzen" eta "Erregen batzen" irteten ziren umeak[1], gehien bat hamabi urtetik beherako umeak, etxerik etxe abesten eta eskatzen. Ohitura hori Urtebarri egunean egiten zen eta berriro ere Hiru Erregeen egunean.

Bi egun horietan abesten ziren koplak nahastu egin dira kontu horiek gogoratzen duten informatzaileen memorian. Erregen batzen ibiltzeko "Apalazio" abestiaren bertsio batzuk batu dira:

Horra Labayru Herri Ondarea proiektukoek bildutako batzuk:[2]

Apalazio zaldune,
hiru erregen egune,
hiru erregek ekarriko deurez
zotzak eta paluek
San Martinen kontuek

...

Horra Labayru Herri Ondarea proiektukoek bildutako beste bat:[3]


Apalazio zaldune
hiru erregen egune.
Zotzak eta paluek
Estudiantien kontuek.
Sasirik sasi
asko jan ta gitxi ikasi


Labayru Herri Ondarea proiektukoek[4] bertsio luzeago baten berri ere ematen dute:[5]

Apalazio zaldune
hiru erregen egune.
Hiru erregek bialdu gaitu
limosnatxu bat biule.
Zotzak eta paluek
Martinikon kontuek.
Martinikori eroan dotsiez
hiru oilanda katuek.
Hareen hazurrak batu ezinik
harek dabilz saltuek.
Tiritaina Mari Montaña
Intxaurtxu bi eta lau gaztaina.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Urtebarri eta Erregenetako eskeak | Labayru Fundazioa. 2021-12-31 (kontsulta data: 2024-12-25).
  2. Labayru Herri Ondarea. (2017-02-02). Erregenetan Apalazio. (kontsulta data: 2024-12-25).
  3. Labayru Herri Ondarea. (2021-12-23). Urtebarri eta Erregenetako kantuak. (kontsulta data: 2024-12-25).
  4. Herri ondarea | Labayru Fundazioa. 2015-04-10 (kontsulta data: 2024-12-25).
  5. Urtebarri eta Erregenetako eskeak | Labayru Fundazioa. 2021-12-31 (kontsulta data: 2024-12-25).

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya