Share to:

Apofis

Apofis
Egiptoar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakTifon
Familia
AmaNeit

Apofis edo Apep, egiptoar mitologian, Duatean bizi ziren indar gaiztoen eta ilunpeen ikurra zen.

  • Izen egiptoarra: Apep. Izen greziarra: Apofis (Apophis)

Ikonografia

Suge erraldoi bat bezala irudikatua izan zen, suge ataldun herensuge bezala edo dortoka, krokodilo edo kaiman handi bat bezala.

Mitologia

Suge erraldoi bat zen, hautsezina eta boteretsua, funtzio bezala, Ra eguzki jainkoak gidatutako eguzki txaluparen ibilbidea geldiaraztea zuena, egun berrira iristea eragozteko, eta, horretarako, zenbait modu erabiltzen zituen: zuzenean erasotzen zuen txalupa, edo arrastan zihoan txalupak behea joko zuen harea bankuak eratzeko. Guzti honek, xede bakarra zuen: Maata edo Ordena kosmikoa haustea.

Apofis, geldiarazteko berarekin borroka egin behar zen gaizkia zen, baina ez zen sekula suntsitua izango, soilik kaltetua edo menderatua zen, bestela, eguzki zikloa ezingo baitzen egunero gertatu eta mundua desagertu egingo bait litzateke. Antzinako egiptoarrentzako, funtsezkoa zen gaizkiaren kontzeptua existitzea, ongia posible izateko.

Egiptoarrek, zeruak kolore gorria hartzen zuenean, Apofisek jasandako zaurien ondorioz zela uste zuten. Eklipseak ere bere eraginez gertatzen zirela interpretatu zuten, Duateko bere borrokan.

Sugeen gurtza

Suge guztiak ziren bere irudikapena, kobra izan ezik, Eguzkiaren ikurra zena. Egipton, kobra, berpizte ikur bat zen, faraoien animalia babeslea zelarik, eta, Buto hirian, bere izaera mesedegarriagatik gurtuak ziren.

Izen teoforoak

Bere izena, Egiptoko XV. dinastiako zenbait faraoi hiksok izan zuten, Apofis I.a eta Apofis II.a kasu.

Astronomia

Egiptoar mitologiako pertsonaia honengatik, 99942 Apophis asteroideak hartzen du izena, teoria batzuen arabera, 2029 eta 2036 bitartean, Lurraren aurka talka egin lezakeena.

Telebista

Stargate SG-1 telesaileko pertsonaia bati ere izena eman zion: Apophis izenekoa.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya