Arad barrutia Errumania mendebaldeko barrutietako bat da (judeţ-a), Transilvania eskualdean. 7.754 km² da azaleraz. Biztanle gehienak errumaniarrak diren arren, gutxiengo handia hungariarrak dira, %10 inguru.
Barrutiko hiriburua Arad da, 185.272 biztanleko hiria. Barrutiko beste hiri garrantzitsu batzuk: Lipova (11.246 biztanle), Ineu (10.200 biztanle) eta Curtici (9.726 biztanle).
Arad barrutiak mendebaldera Hungaria dauka; iparraldera, Bihor barrutia; ekialdera, Hunedoara eta Alba barrutiak, eta Timiş hegoaldera.
Demografia
Urtea
Biztanleak
1948
476.207
1956
475.620
1966
481.248
1977
512.020
1992
487.617
2002
461.791
Geografia
Mureş ibaiak barrutia hegoaldetik zeharkatzen du; eta iparraldetik, Crişul Alb ibaiak. Barrutiko ekialdeko eremuan Zarand mendiak daude.
Ekonomia
Errumaniako barruti garatu eta bizienetarikoa da Arad, Timiş barrutiarekin batera. Hungariako mugan dagoenez, atzerriko inbertsioak jasotzen ditu.