Arandoi

Arandoia hegazti, krokodilo eta hainbat narrastiren, gastropodoren, zizareren, krustazeoren eta arrainen urdailaren zati gihartsua da. Bere funtzioa janaria txikitzea da, batzuetan harritxoen laguntzarekin. Hegaztietan paparoaren ondoren dago, adarkizko geruza batez babestua. Ornogabeetan, digestio-hodiaren zati loditua, hegaztien paparoaren antzeko funtzioa duena, alegia, janaria beratzea.
Elikadura
Sinonimoak: biro, errota, paparo, gera, hera. Hegaztien urdaila da eta ez du zerikusirik ugaztunenaren timoarekin (gibelerrai, eznaki, bigel, hazikontxo edo xuribarearekin) nahiz eta gaztelaniazko izena berdina izan.
Sukaldaritza
Arandoia, gibel eta bihotzarekin batera, hegaztien erraietako bat da eta, jangarri izan dadin, lehenik, hustu egin behar da; ondoren, barru-azala erauzi, bota eta gainerakoa zorrozki garbituta bakarrik kozinatu ahal izango da. Hegazti basatien arandoiek berun kantitate handiegia izan dezakete, animaliak perdigoiak hartu edo (ahateak, adibidez) arrantzako berunak irentsi baditu. Ez da komeni atal hori jatea, beraz, non eta hazkuntzakoa ez den.
Kanpo estekak
| Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









