Arassuil
Arassuil, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da. Dunadan bat da, Arahad II.aren semea, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2628an jaioa.
Bere aita Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2719. urtean hil ondoren, Iparraldeko Dunedainen hamaikagarren kapitain bihurtu zen. Bere agintaldian, orkoak berriz ugaldu ziren Mendi Lainotsuetan, eta, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2740. urtean Eriadorreko lurraldeak erasotzen dituzte. Arassuilek eta Iparraldeko Dunedainek, Elronden seme ziren Elrohir eta Elladani, orkoekin amaitzen lagundu zieten.
Hori gora-behera, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2747. urtean, Golfimbul kapitain bezala zuen orko talde bat Eskualderaino iritsi zen. Zelai Berdeetako Gudua gertatu zen bertan, hobbitek parte hartu zuten urrietako bat, Bandobras Took buruzagi bezala zutela, orkoak garaitu zituztenak.
Arassuilen agintaldian, Negu Luzea ere gertatu zen, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2758 eta 2759. urteetan, Eriadorren galera handiak eragin zituena.
Etimologia
Arassuil izena sindarinezkoa da, Iparraldeko Dunedainen Kapitainen artean eta, aurretik, euren aurrekoak izan ziren Arthedaineko erregeen artean ohikoa izan zen bezala. Izenak, esanahi ezberdinak izan ditzake, eratzen duten hitzen erabileraren arabera.
- Ara-: edo Ar-, "Erregea" esan nahi duen edo erregetzarekin lotutako aurrizki bat da. Kapitainek, ohitura bezala, euren seme oinordekoari, aurrizki honekin hasten zen izen bat jartzea hartu zuten, eskubidez, Arnorreko erregeak izango liratekeen adierazgarri bezala.
- suil: "agurra" esan nahi du.
Honela, izenak, "Erregearen agurra" edo "Errege agurra" esan nahi du.
| Aurrekoa Arahad II.a |
Iparraldeko Dunedainen Kapitaina Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2719-2784 |
Ondorengoa Arathorn I.a |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









