Arbelo
| Arbelo | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 1.332 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°59′49″N 2°02′17″W / 42.99695°N 2.03809°W |
| Mendikatea | Aralar |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Amezketa/Guardetxe |
| Mendikat | Mendikat |
Arbelo Aralarko mendilerroan dagoen mendi bat da. Tontorra, Igaratza izeneko toki lau eta belartsuaren iparraldean dago. Toki hau, mendilerroko erdigunetzat jotzen da, eta, bertan, norabide adierazle bat eta estazio megalitiko bat daude.
Tontorretik bi kordal abiatzen dira. Bata, Etzaal mendiaren tontorretik igarotzen da eta Labeongo Punten amaitzen da. Bestea, berriz, honen ekialdean dago eta Kobegaine mendiaren tontorrera iristen da, Arbelongandik ez oso banandua.
Tontorrera, Amezketatik, Aritzagatik edo Guardetxetik abiatuta iris daiteke, azken kasu hontan, Errenagako babeslekuak igaroz.
Bitxikeriak
- Igaratzan, mendiaren tontorretik gertu, Amabirjin harria izenekoa dago. Harri horren zulo batean, Ama Birjinaren irudia dago. Artzainen batek ardi bat galtzen duenean, harri horren gainean limosna uzten dio San Mikeli, dirutan.
- Abuztuko bigarren igandean, Igaratzako eguna ospatzen da. 1947az geroztik, Tolosako Aralarko Adiskideak mendizale elkarteak antolatuta, Mikel goiaingeruaren irudia (Done Mikel Aralarkoaren santutegian izaten dena) ekarri ohi dute; horixe da irudia Nafarroatik irteten den une bakarra.[1]
Erreferentziak
- ↑ Jokin Elizaran: «Igaratzako egun handia ospatuko da bihar», Diario Vasco, 2010-08-07.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










