Argei
Argei erritualak (latinez Argei, eta Argeorum pluralean) antzinako Erroman egiten ziren zeremonia erlijioso arkaikoak ziren, martxoaren 16 eta 17an egiten ziren, eta maiatzaren 14 edo 15ean errepikatzen ziren. Augustoren garaian erritualen antzinako esanahia ez zen argia, ez eta erritualak praktikatzen zituztenentzat ere.
Maiatzeko errituetarako, pontifizeek, vestalek eta pretoreek osatutako prozesio bat ibiltzen zen 27 gurtza-geralekuz (kaperak, sacellum-ak edo sakraria) osatutako zirkuitu batean, eta horietako bakoitzean ihiz, kanaberaz eta lastoz egindako giza irudi bat biltzen zuten. Geldiunea egiteko toki guztiak bisitatu ondoren, prozesioa Sublizio zubira joaten zen, Erromako zaharrenera, eta han biltzen ziren ihizko irudiak Tiber ibaira botatzeko.
Irudi horiek eta geratzeko santutegi txiki (kaperak) horiek, den-denak, argei izena zuten; hala ere, haien etimologia oraindik ere ez da ondo ezagutzen.
Erritu horiek Erromatar Aro Historiko Berantiarrean jarraitu izanak, ordurako erabat ulertzen ez zirenean edo beren jatorriaren zati handi bat galdu zenean, erakusten du erromatarrak oso tradizionalistak izan zirela erlijioari dagokionez.[1]
Kultuaren interpretazioak

Errituala hasi aurretik, Serviar harresietako argei (sacra Argeorum) 27 kaperatako bakoitzean irudi bana uzten zen. Efigiek inguruko ustelkeria eta zikinkeria xurgatzen zutela uste zen, eta, beraz, ondorengo sakrifizioa hiriaren purifikazio errituala zen. Pontifizeak eta vestalak ziren ospatzaile nagusiak. Urtaroen arteko prozesioaren ibilbide zehatza ez dago argi gaur egun.
Ovidioren arabera, erritua Saturno jainkoari egindako sakrifiziotzat ezarri zen, Jupiter Fatidicusen dekretu (edo responsum) baten ondorioz, Dodonaren orakulua. Baina erritualaren esanahia ilundu egin zen eta Ovidiok azalpen zaharkitu batzuk ematen ditu.[2]

Historialari batzuen ustez, mitoa Erroma sortu baino lehenagotik dator. Apaiz ofizialak, erlijio praktikaren eta bere interpretazioaren (responsum delakoaren) inguruan, giza sakrifizio bat eskatuko zukeen, Tiber ibaiaren ertzetatik gertu bizi ziren gens (familia edo klan) bakoitzeko gizon bat. Herri goiztiar hark, greziar jatorrikoa zela uste zuen, bereziki Evandroren eta geroago Herkulesen lagunen ondorengoak, greziar jatorriko geralari eta kolono haiek bertan geratu baitziren eta Erroma sortu. Hortik ondorioztatzen da gero Erroma hiriko lehen biztanleek giza sakrifizioak egin zituztela. Hala ere, Ovidiok azpimarratzen du Herkulesek amaiera eman ziela giza sakrifizioei eta ez zela inoiz erromatarren praktika izan.
Ovidiok beste interpretazio bat ematen du Tiberren egiten zen iruditxoen jaurtikeari buruz. Lehenengo biztanleak greziar jatorrikoak zirenez, dio Ovidiok, nostalgia pilatu zuten zahartzaroan, eta ibaian ehortziak izatea eskatu zuten, horrela, heriotzan aberrira egindako itzulera sinboliko moduko bat egingo baitzuten. Azken interpretazio horrek aurrekoarekin bateraezina dirudien arren, uretako hileta-jardueren oroitzapena izan daiteke, herri primitiboen artean munduko leku askotan ematen baita horien lekukotza.
Dionisio Halikarnasokoak ere, antza,Varronen bertsioan oinarrituta, giza sakrifizioak aiaptzen ditu eta esaten du Tiber izan zela eskaintza hauen hartzaile erregularra (Tibere jainko gisa ere irudikatu zitekeen). Biktimak hirurogei urtetik gorako gizonak ziren, eta horrek azalduko luke erromatar esamoldea: sexagenaria romana de Ponte, ‘erromatar sexagenarioak zubitik’.[3][4][5]
Erreferentziak
- ↑ Gradel, Ittai (2002). Emperor Worship and Roman Religion. Oxford University Press, 11. or.
- ↑ (Ingelesez) Ovidio, Fastoak
- ↑ Dionisio de Halicarnaso. Historia antigua de Roma
- ↑ Fowler, William Warde (1908). The Roman Festivals of the Period of the Republic, 113–120. or.
- ↑ «LacusCurtius • Roman Religion — The Argei (Smith's Dictionary, 1875)» penelope.uchicago.edu (kontsulta data: 2026-05-18).
Kanpo estekak
- (Italieraz) “Sacrario degli Argei” Romano impero
- (Italieraz) “14 Maggio: seconda processione degli Argei” Et in Arcadia Ego
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









