Aristu
| Aristu | |
|---|---|
Herriko aireko ikuspegia, 2020. urtean | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Eskualdea | Pirinioarrea |
| Udalerria | Urraulgoiti |
| Administrazioa | |
| Mota | etxalde |
| Izen ofiziala | Aristu |
| Posta kodea | 31448 |
| Herritarra | aristuar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°51′14″N 1°14′41″W / 42.85389°N 1.24472°W |
| Garaiera | 866 metro |
| Distantzia | 55,5 km (Iruñetik) |
| Demografia | |
| Biztanleria | 1 (2023) |
Aristu[1][a] Urraulgoiti ibarreko etxalde bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioarrea eskualdean.
Bertako biztanleak aristuarrak dira.
Izena
Aristu toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Ariztviga (1042)
- Ariçtoy (1174)
- Ariztea (1198)
- Ariztoy (1278)
- Ariztu (1366)
- Aristu (1534)
- Ariztu (1829)
- Aristu (1966)
Geografia
Aristu Urraulgoiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
Urraulgoiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 56 kilometrora dago. Udaletxea Irurozkin dago. Erliebe handiko ibarra da, Ugarron bezalako arroilek nabarmenduta, lurraldeko gainerako lekuetatik isolatzen baitute. Ibarraren erdialdea nekazaritzakoa da, baina zenbat eta iparralderago edo ekialderago, orduan eta lur gutxiago dago erabilgarri. Azkenik, gainerako udalerriekin muga egiten duten eremuak menditsuak dira.
Klima
Erlieberaren desberdintasunak direla eta, Urraulgoitin bi klima desberdintzen dira, batetik hegoaldeko klima azpimediterraniarra, eta bestetik iparraldeko klima azpiozeanikoa. Iparraldean izaten diren prezipitazio ugariagoak direla eta (batez beste 1 400 mm edo gehiago urtero), pagadi ugari daude. Bien bitartean, hegoaldean, urtero 900 mm jausten direlarik, pinu basatia da espezierik ohikoena. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu bitartekoa da.
Zuhaitzen artean espezierik ugariena birlandaturiko (Austriatik ekarri zituzten XVIII. mendearen amaieran) pinu lariziarrak dira, guztira 591 hektarea hartuz.
Estazio meteorologikoak
Urraulgoitin dagoen Eparotz, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1974an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.0 | 22.0 | 26.0 | 29.0 | 33.0 | 38.0 | 41.0 | 40.0 | 37.0 | 32.0 | 25.0 | 21.0 | 41 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.6 | 10.2 | 13.4 | 15.3 | 19.9 | 24.9 | 28.6 | 28.5 | 24.0 | 18.4 | 12.2 | 9.1 | 17.7 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | 4.2 | 5.2 | 7.8 | 9.8 | 13.8 | 17.9 | 20.7 | 20.7 | 17.1 | 12.8 | 7.8 | 5.0 | 11.9 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.1 | 0.2 | 2.3 | 4.3 | 7.7 | 10.8 | 12.8 | 12.8 | 10.1 | 7.2 | 3.3 | 0.8 | 6.0 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -17.0 | -17.0 | -9.0 | -4.0 | -3.0 | 1.0 | 5.0 | 2.0 | 1.0 | -3.0 | -8.0 | -11.0 | -17 |
| Batez besteko prezipitazioa (mm) | 69.3 | 67.9 | 62.6 | 91.9 | 71.3 | 52.8 | 35.0 | 39.5 | 62.2 | 92.0 | 93.7 | 95.2 | 833.5 |
| Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 47.0 | 35.5 | 50.0 | 46.0 | 38.0 | 48.0 | 56.0 | 73.0 | 66.5 | 87.0 | 54.0 | 74.5 | 87.0 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.7 | 8.9 | 12.2 | 10.7 | 6.9 | 4.6 | 4.8 | 7.0 | 10.5 | 11.5 | 12.0 | 109.3 |
| Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.6 | 1.4 | 1.2 | 0.8 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.5 | 1.1 | 6.6 |
| Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] | |||||||||||||
Historia
Gartzia IV.a Santxitz erregeak eta haren emazte Estefaniak 1042an Leireko monasterioari emandako antzinako monasterioa. Dirudienez, 1366 baino lehentxeago despopulatu zen, baina 1427an berriz ere nekazarien bi su zeuden, erregearen petxeroak. Eliza monasterio horren mende zegoen. 1553 eta 1845 artean, bi bizilagun izaten jarraitu zuen; hamar biztanle 1970ean, 1920ko erdia. Handik gutxira, abandonatu egin zuten. Eliza San Andresen izenpean zegoen. Eneko Arista jatorrizko orubea izan zela uste izan da.
Demografia
1 biztanle zituen 2023. urtean Aristuk.[5]
| 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| 3 | 3 | 3 | 2 | 2 | 2 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 | 3 | 3 | 1 | 1 | 4 | 4 |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Urraulgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[6]
Koldo Zuazok, 2010ean, Urraulgoiti ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[7]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Urrozko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Oharrak
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ «Aristu - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-08-30).
- ↑ «Meteo Nafarroa - Fitxa Klimatikoak - Eparotz» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-12-19).
- ↑ Eparozko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).
- ↑ «Aristu» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (kontsulta data: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










