Arlesko foroa
| Arlesko foroa | |
|---|---|
| Arles, Roman and Romanesque Monuments | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | Rodanoren Ahoak |
| Frantziako udalerri | Arles |
| Koordenatuak | 43°40′36″N 4°37′35″E / 43.67678°N 4.62631°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Jabea | Q86697845 |
| Ondarea | |
| Mérimée ID | PA00081140 |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Sous l'Hôtel de Ville, l'église Sainte-Anne eta la chapelle des Jésuites jusqu'à l'hôtel Nord-Pinus |
Arlesko erromatar foroa, Frantziako hegoaldean, Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako tokietako bat da, «Arlesko monumentu erromatar eta erromanikoak» gunearen barruan, zehazki, eta kriptoporikoen ondoan, 164-003 identifikazio-kodearekin.
Arlesko foroa K.a. 30-20 urte inguruko lehenengo hiri-errealizazio handia da. Hiri hori K.a. 46. urtean sortu zen, Arelateri Zesarri emandako laguntza eskertzeko.
Historia eta deskribapena
Erromatar hirigintzaren usadioen arabera, foro hau hiriko bi bide nagusien bidegurutzean esertzen da: Cardoa (ipar-hego) eta dekumanoa (ekialde-mendebalde). Arlesko foroa 3.400 metro koadroko leku zolatu handi batek osatzen du, eta bi zati baino ez dira gorde. Hasieran, foroa lau arkupe monumentalek osatzen zuten, arkupedun beste horrenbeste galeriarekin lotuta. Arlesko foroaren originaltasuna zimenduetan datza. Izan ere, kriptoportiko harrigarrien gainean, Hauture muinoaren inklinazioa konpentsatzeko lurpeko galeriak eraikitzen dira, gari-aletegi bat osatuz.
Epaiketak egiten ziren tokia zen basilika zibila deitzen denaren ondoan kokatzen da foroa, baita merkataritza burtsa ere. Gaur egun, beste foro bat dela uste da, Konstantino enperadoreak IV. mendean eraiki zuena.
461ean Sidonio Apolinar bezalako autore zaharrek aipatzen dute eta deskribapen bat uzten du, «garai hartan hirian nagusi zen zutabe eta estatuen eta giro politikoaren erabat beteta».
Gaur egungo foroaren lekua ez dator bat foro zaharraren gunearekin. Erromatar foroa hegoalderago hedatzen zen, bi zutabeen aztarnen atzean.
Kanpo estekak
- Forum d'Arles Arlesko ondarearen web orrian (frantsesez)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










