Arma Senkrah
| Arma Senkrah | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Arma Loretta Harkness |
| Jaiotza | Williamson, 1864ko ekainaren 6a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Weimar |
| Heriotza | Weimar, 1900eko irailaren 3a (36 urte) |
| Hobiratze lekua | Historical Cemetery, Weimar (en) |
| Heriotza modua | suizidioa |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Parisko Kontserbatorioa (1875 - 1881) |
| Irakaslea(k) | Arno Hilf (en) Henryk Wieniawski Lambert Massart |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | biolin-jotzailea |
| Izengoitia(k) | Senkrah |
| Musika instrumentua | biolina |
Arma Senkrah, jaiotzako izen-deiturez Anna Loretta Harkness[1] (Williamson (New York), Ameriketako Estatu Batuak, 1864ko ekainaren 6a - Weimar, Alemaniar Inperioa, 1900eko irailaren 3a) biolinista izan zen. Jaiotzez estatubatuarra, Europan zehar ibili zen. Guadagnini biolin bat irabazi zuen 1881ean, Parisko Kontserbatorioko lehen saritzat, eta Franz Lisztekin hainbat kolaborazio egin zituen. Senkrahren karrera laburra bere ezkontzarekin batera amaitu zen, 1888an; eta 1900ean, bere buruaz beste egin zuen.[1][2][3]
Bizitza
Haurtzaroa eta hezkuntza
Harkness Williamsonen jaio zen, New Yorken, eta oso txikitatik musikan talentu handia erakutsi zuen.[4] Hiru urte zituenean, bere familia Bostonera joan zen bizitzera eta han bere aita, L. B. Harkness, egunkari-postu batean hasi zen lanean. Harkness oso gaztetan hasi zen ikasten biolina eta pianoa bere amaren eskutik. 5 urte zituenean biolina ikasten hasi zen eta 7 urterekin Bostongo Musika Kontserbatorioan ikasten hasi zen, Julius Eichbergen babespean, non bi urtez egon zen. [2][3]
9 urterekin, amak lagunduta Europara joan zen ikastera, garai hartan Estatu Batuetako musika eskolak oraindik ez zirelako kontsolidatu.[4] 1873tik 1875era Arno Hilfekin ikasi zuen Leipzigen eta han Otto von Bismarck ezagutu zuen, bere biolina jotzeko moduaz maiteminduta zegoena. 1876ko hasieran, Harkness Bremenera joan zen, non Henryk Wieniawski ezagutu zuen. Hark ikasketekin jarraitzera animatu zuen, eta horrela ama eta biak Parisera joan ziren, musika-heziketa gehiago aurkitzeko itxaropenez. Jean-Delphin Alardengana joan ziren hezkuntza pribatu bat jaso nahian. Berak Harkness bibolina jotzen entzun zuenean, Parisko Kontserbatorioan sartzeko azterketa eta elkarrizketa egin ziezaioten antolatu zuen. Bost urtez ikasi zuen, Lambert Massart eta Charles Danclaren zuzendaritzapean. [3]
Parisen, bere ospea azkar hazi zen. Vieuxtempsek Paris bisitatzen zuenean deitzen zion, Rosine Labordeko kontzertuetan jotzen zuen eta 1878ko Parisko Erakusketako kontzertuetan ere jotzen zuen, Trocadero jauregian. 1880an, kontserbatorioko bigarren saria irabazi zuen Pierre Roderen bibolinerako lehen kontzertua interpretatuz. 1881ean, kontserbatorioko lehen saria irabazi zuen 17 urte zituela, sari moduan bere izena inskribatuta zuen Guadagnini biolina jasoz.[5][3]
Bizitza profesionala
1882an, biolin jotzaile bakarlaritzat ibilbide arrakastatsua hasi zuen, hemezortzi urte zituela.[4] Hermann Wolff bere managerrak, Berlinen, "Arma Harkness, Amerikakoa" izena aldatu zion, horren ordez "Arma Senkrah, Indiakoa" izenarekin promozionatuz. 1880ko hamarkadan, Europan zehar jo zuen, eta bere karrera XIX. mendean arrakastaz ezarri zuen biolinista bakarrenetakoa bihurtu zen. Honako hauek izan zituen emanaldi garrantzitsuenetako batzuk: bere debut profesionala, Londresko Crystal Palace jauregian, 1882an, Vieuxtemps eta Sarasate interpretatuz;[6] 1883tik 1884ra, Danimarkan, Suedian eta Alemanian zehar egindako bira; eta 1885ean, Frankfurteko Museoan emandako kontzertua, Mendelssohnen biolinerako kontzertua interpretatuz.[7]
1884an, Franz Liszt ezagutu zuen. Senkrah bere biolineko teknika zuzenagatik eta emozio-adierazkortasun handiagatik zen ezaguna. Liszt harrituta zegoen Senkrahrekin, eta etorkizun handiko karrera luze bat izango zuela esaten zuen.[4] Alemaniako publikoaren biolin jotzaile gustukoenetako bat bihurtu zen, eta alemaniar kritikari musikalek “biolinaren maitagarria” deitzen zioten.[8] Hainbat alditan Altenburgoko kontzertuetan jo zuen Lisztekin. Hainbat historialarik zioten Senkrahren arrakasta profesionalaren zati bat Lisztengatik zela. Hari esker izan zuen, baita ere, 1885an Weimarren Borodin ezagutzeko aukera.[9][10][11] 1886an Errusian barrena bira bat egin zuen, eta han Txaikovski ezagutu zuen. 1888an, bere azken kontzertuetako bat jo zuen, Frankfurten: Bruchen sol minorreko biolinerako kontzertua.[12]
Ondarea
1888an Adolf Hoffman alemaniar abokatuarekin ezkondu zen, Weimarren. 1900eko irailaren 3an errebolber tiro batez bere buruaz beste egin zuen, Weimarren. Suizidioaren arrazoiak ez daude guztiz argi, baina agian bere senarra desleiala zela pentsatzen da. [13][14] Beste informazio iturri batzuek diote bere buruaz beste egitera eraman zuena desordena mentaleko gaixotasun bat izan zela.[15]
Fauré, Laub edo Hollaender konpositoreek beren konposizioetako batzuk Senkrahri dedikatu zizkioten.[16] 1750ean irabazitako Guadagnini biolinak eta 1685ean egindako Stradivarius biolinak Senkrharen izena daramate.[17] Haren bizialdi labur baina sutsua bizitzaren hauskortasunaren eta talentuak utzi dezakeen aztarnaren oroigarri bat dira.[18]
Erreferentziak
- ↑ a b Ammer, Christine. (2001). Unsung: a history of women in American music. (Century ed. argitaraldia) Amadeus ISBN 978-1-57467-058-5. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ a b Hamilton, Daniel. (2010-12). «Forging Networked Security in a Nobody-in-Charge World» The International Spectator 45 (4): 5–11. doi:. ISSN 0393-2729. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ a b c d Horowitz, Joseph. (2001). Boston: Concert life to 1881. Oxford University Press ISBN 978-1-56159-263-0. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ a b c d Espluga, Xavier. (2020-07-28). «Un luxe històric. Una lectura de Raül Garrigasait, Els fundadors. Història d'una ambició, clàssics i poder (2020)» Anuari de Filologia. Antiqua et Mediaeualia 1 (10): 96–117. doi:. ISSN 2014-1386. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ Search, Herman. The Lime Content of Rocks of The Upper Cretaceous System of Osborne County, Kansas. Fort Hays State University (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ «Gounod's "Redemption"» The Musical Times and Singing Class Circular 23 (478): 645. 1882-12-01 doi:. ISSN 0958-8434. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ «MURDER IN WALTHAM» Boston Strong (University Press of New England): 10–18. 2015-02-03 (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ Dömling, Wolfgang. (2011). «VII. 1869–1886 Weimar – Budapest – Rom» Franz Liszt (Verlag C.H.BECK oHG): 93–105. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ Walker, Alan. (2017). Reflections on Liszt. (E-book edition. argitaraldia) Cornell University Press ISBN 978-1-5017-1702-4. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Higgins, Paula. (1991-10). «Parisian nobles, a Scottish princess, and the woman's voice in late medieval song» Early Music History 10: 145–200. doi:. ISSN 0261-1279. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ (Ingelesez) Seaman, Gerald. (1984). «Borodin's Letters» The Musical Quarterly LXX (4): 476–498. doi:. ISSN 0027-4631. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ «The Professional Pocket Book, and Daily and Hourly Engagement Diary for 1887» The Musical Times and Singing Class Circular 27 (526): 739. 1886-12-01 doi:. ISSN 0958-8434. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ McCarthy, S. Margaret W.. (21/1985). «Amy Fay: The American Years» American Music 3 (1): 52. doi:. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ Torres, Ilka Oliveira. Identificação e estimação de modelos ARMA com inovações Alpha-estáveis. Biblioteca Central da UNB (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ Estatutos del 5 octubre de 1948, revisados el 22 de octubre de 1996, y enmendados por última vez el 13 de diciembre de 2023 (incluidas las Reglas de Procedimiento del Congreso Mundial de la Naturaleza, enmendadas por última vez el 13 de diciembre de 2023) y reglamento revisado el 22 de octubre de 1996 y enmendado por última vez el 9 de mayo de 2025. 2025-06-26 (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ Hoelscher, Colleen. (2017-09-18). «IMSLP/Petrucci Music Library» Reference Reviews 31 (7): 26–27. doi:. ISSN 0950-4125. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ Bozovic, Thomas; Cazals, Alexandre; Legay, Julien; Ma, Chao. (2012-11-28). «A fox tale» SIGGRAPH Asia 2012 Computer Animation Festival (ACM): 1–1. doi:. (kontsulta data: 2025-11-17).
- ↑ Espluga, Xavier. (2020-07-28). «Un luxe històric. Una lectura de Raül Garrigasait, Els fundadors. Història d'una ambició, clàssics i poder (2020)» Anuari de Filologia. Antiqua et Mediaeualia 1 (10): 96–117. doi:. ISSN 2014-1386. (kontsulta data: 2025-11-17).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









