Share to:

Arrano Beltza

Erdi Aroko zigiluaren egungo irudikapen zehatza.

Arrano beltza Nafarroako Erresumaren ikur zahar bat da, arrano beltz bat hondo hori baten gainean agertzen dena. Zenbait euskal herritar abertzalek Euskal Herriaren sinbolotzat darabilte; eta zenbait espainiar falangistak, berriz, Espainiaren sinbolotzat.[1]

Jatorria

Arrano beltzaren ikurrak XII. mendeaz geroztik Nafarroako errege-erreginek beren zigiluetan erabilitako arrano irudia du oinarri; zehazki esanda, Antso VII.a Azkarrak XIII. mendearen hasieran erabilitako zigiluan ageri den arrano irudia.[2] Izan ere, nafar errege haiek beren menpe izan zituzten euskal hiztunen lurralde guztiak edo gehienak behintzat (ez dago garbi Pirinioez iparraldeko euskal lurralde guztiak beren menpe izan ote zituzten; eztabaida biziak dituzte historialariek gai horretaz). Hainbat euskal abertzalerentzat, erreinu hura euskal hiztun guztien lurraldeak bateratu eta euskal estatu independente bat sortzeko lehen saiakera izan zen. Aitzitik, hainbat espainiar nazionalistaren iritzia, espainol nazioa sortzeko saiakera izan zen.

Gaur egungo bandera

XX. mendearen bigarren erdialdean, Telesforo Monzon politikari abertzaleak Erdi Aroko zigiluan oinarrituta, Arrano Beltzaren bandera diseinatu zuen (bai hondo horian, bai gorrian).[3][4]

Armarrietan

Hainbat herri nafarretako armarrietan arrano beltza agertzen da. Batzuk aipatzearren, Aguilar Kodesekoan, Alesbeskoan, Altsasukoan, Araizkoan, Bakaikukoan, Eslabakoan, Galipentzukoan, Iturmendikoan, Lantzekoan, Olaztikoan, Urdiaingoan edo Valtierrakoan, besteak beste.

Musikan

Arrano Beltza Orreagako kolegiatako elizan

Arrano beltza Mikel Laboa kantari eta musikagile donostiarraren kanta ere bada; geroago, Negu Gorriak taldeak bertsioa egin zuen. Zati batek honela dio:

Arrano beltzarekin joan ziren
joan joan
Jaengo Navas de Tolosara
Nafarrak
eta kate kateekin itzuli etxera.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya