Share to:

Arrokoth

Arrokoth 
Behaketa
Distantzia Lurretik6.500.000.000 km
Itxurazko magnitudea (V)26,59 eta 25,24
Magnitude absolutua11,06
Gorputz-gurasoaEguzkia
AurkitzaileaMarc Buie (en) Itzuli eta New Horizons KBO Search (en) Itzuli
Aurkikuntza-data2014ko ekainaren 26a
Aurkikuntza-lekuaHubble espazio teleskopioa
Planeta txikien taldeaobjektu transneptunotar eta Cubewano
Igoera zuzena317,5 °
Deklinazioa−24,89 °
Orain duen posizioa ikusi
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis46,836957606768 au
Periapsis42,173591584219 au
Ardatzerdi handia44,505274595493 au
Eszentrikotasuna0,052391161103191
Orbita-periodoa296,91041342041 urte
Batezbesteko anomalia309,67869124913 ° eta 309,44405589137 °
Makurdura orbitala2,4444435413347 °
Goranzko nodoaren luzera159,20171747139 °
Periapsiaren argumentua186,73058921225 °
189,15967819602 °
Ezaugarri fisikoak
Diametroa33,54 km
Albedoa0,057
Izendapenak
Behin-behineko izendapenak2014 MU69

(486958) Arrokoth[1] (izen ofiziala izan arte 2014 MU69 edo Ultima Thule ere deitua) Kuiperren gerrikoan dagoen Neptunoz haraindiko objektu bat da. Espazio zunda batek inoiz bisitatutako objekturik urrunena da. Ukipen-bitarra da, hau da, grabitateak elkar ukitzeraino erakarri eta elkarri lotuta geratutako bi gorputzez osatua dago.[2] Gorputzik handienak ("Ultima" deitua) txikienak ("Thule" deitua) baino hiru aldiz bolumen handiagoa du. 30 kilometro inguruko diametroa du. Bere periodo orbitala 298 urtekoa da, eta eszentrikotasun eta makurdura orbitala oso baxua da. Ondorioz Kuiperren gerrikoko objektu klasikotzat hartzen da, eta uste denez ez du izan perturbazio handirik eta krater gutxi izango ditu.

2014ko ekainaren 26an aurkitu zuten Hubble Espazio Teleskopioa erabilita, Kuiperren gerrikoko objektuen bilaketa programa baten baitan. New Horizons misioarentzat helburu bat izan zitekeela erabaki zen, 2014 OS393 eta 2014 PN70 objektuen aurretik.

Izena

Arrokoth Powhatan algonkin herriaren hizkuntza zeru esan nahi du[1].

Izen ofiziala eman arte Ultima Thule ezizenarekin ezagutzen zen. Ultima Thule izena latinetik datorren metafora bat da, ezagutzen den munduaren mugen ostean dagoen leku bat izendatzeko. Izena behin-behinekoa da; 2019ko urtarrilaren 1ean NASAk izen proposamen ofizial bat bidaliko du misioaren argazkiak ikusi ostean.[3]

Erreferentziak

  1. a b Galarraga Aiestaran, Ana. (2019-11-13). «Arrokoth izena eman diote Ultima Thule deitu izan duten urruneko objektuari» Elhuyar.
  2. (Ingelesez) 2014 MU69 revealed as a contact binary in first New Horizons data returns – NASASpaceFlight.com. (kontsulta data: 2019-01-03).
  3. (Ingelesez) Chang, Kenneth. (2018-12-30). «A Journey Into the Solar System’s Outer Reaches, Seeking New Worlds to Explore» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2018-12-30).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya