Arthur Blake
| Arthur Blake | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Boston, 1872ko urtarrilaren 26a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heriotza | Boston, 1944ko urriaren 23a (72 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Heziketa | Harvard Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | maratoilaria, iraupen-lasterkaria, distantzia erdiko korrikalaria eta atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Arthur Charles "Skipper" Blake (1872ko urtarrilaren 26a - 1944ko urriaren 23a) estatubatuar atleta bat izan zen, 1500 metroko eta maratoiaren probetan parte hartu zuena Atenasko 1896ko Udako Olinpiar Jokoetan.[1][2]
Biografia
Blake 1872ko urtarrilaren 26an jaio zen Bostonen, Massachusettsen.[3]
Blake Boston Athletic Association-entzat lehiatu zen eta 1000 yardako lasterketa baten ondoren txantxetan esan zuen: "Bostonerako ona naiz, Atenasen maratoia egin beharko nuke, Olinpiar Jokoetan". Arthur Burnham burtsa-artekariak entzun zuen iruzkina, eta ondoren Greziara AEBetako talde bat finantzatzea eskaini zuen.[4]
1896ko Olinpiar Jokoetan, 1500 metroak txanda bakarrean egin ziren, eta Blake bigarren geratu zen Edwin Flack australiarraren atzetik. Lasterketa estua izan zen, Flackek eta Blakek orduko liderra zen Albin Lermusiaux gainditu zuten azken zuzengunean eta ia helmugara arte elkarren ondoan korrika egin baitzuten. Flack azkarragoa izan zen ordea, eta 4:33.2an amaitu zuen. Hau Blake-ren 4:33.6ko denbora baino segundo bat baino gutxiago izan zen.[5]
Jokoen azken proban ere parte hartu zuen, maratoian. Blake, lasterketako estatubatuar bakarra izan zen, eta hirugarren postuan aritu zen lasterketaren lehen erdian, Lermusiaux eta Flacken atzetik. Baina 23. kilometroaren ondoren ordea, nekeagatik Blakek ezin izan zuen jarraitu, eta lasterketa utzi zuen.[6]
Atletismoan lehiatzeari utzi ondoren, aseguru saltzaile bihurtu zen eta Dedhamen (Massachusetts) kokatu zen. Golf jokalari eta itsasgizon sutsua ere bazen. Harvardeko Unibertsitatean graduatu zen.[7]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) "2004 USA Olympic Team Trials: Men's Marathon Media Guide Supplement" (PDF).. Santa Barbara, California: USA Track & Field, 11 or..
- ↑ (Ingelesez) "Arthur Blake". Olympedia.
- ↑ (Ingelesez) "Arthur C. Blake". Olympics at Sports-Reference.com.
- ↑ (Ingelesez) "The Men Behind the First Olympic Team". smithsonianmag.com.
- ↑ (Ingelesez) "Athletics at the 1896 Athina Summer Games: Men's 1,500 metres". Olympics at Sports-Reference.com.
- ↑ (Ingelesez) "Athletics at the 1896 Athina Summer Games: Men's Marathon". Olympics at Sports-Reference.com.
- ↑ (Ingelesez) "Harvard Olympians". Harvard.
Ikus gainera
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









