Share to:

Arzawa

Hititen leku garrantzitsuenen geografia Anatolian.

Arzawa mendebaldeko Anatoliako ondo definitu gabeko eskualde bati erreferentzia egiten dion hitz hitita bat da, eta, batzuetan, hedapenez, baita eskualdeko erresumen konfederakuntzari ere (horietatik handiena Arzawa txikia deitzen delarik). Arzawako kulturari buruz, ezer gutxi ezagutzen da, gorteko hizkuntza luvitera zela izan ezik, hititerarekin lotutako hizkuntza.

Arzawako erresuma konfederakuntzak etengabeko arazoa izan ziren hititentzat, euren lurralde propioa inbaditzen ari zirenak kanporatzeko edo bere basailuak eskualdetik kanporatuak ez izateko sartu behar izan zutenak. Arzawaren une gailena, Tarhundaradu erregearen erregealdian etorri zen, K.a. XIV. mendearen lehen erdialdean, Arnuanda I.a eta Tudhalia II.a errege hititen garaikidea: Arnuanda I.aren erregealdiaren amaieran Hititar Inperioaren ahultasunak, Tarhundaradu, Anatoliako nagusitasuna aldarrikatzeko posizio batean jarri zuen, garai horretan Egiptoko faraoia zen Amenofis III.ak, berarekin itun bat sinatzeraino, baina Tudhalia II.ak hititen nagusitasuna berreskuratzea lortu zuen, eta bere ondorengo erregeak izan ziren Shubiluliuma I.a eta Mursili II.ak, euren kontrola ezarri zuten Arzawa osoan.

Etengabeko matxinadak gora-behera, Arzawa, Hititar Inperioaren barnean mantendu zen inperio hau desagertu zen arte, K.a. 1200 inguruan, une honetan, Arzawan, hititar kulturako monarkia ezberdinak agertzen direlarik, beranduago, Lidia erresuma sorraraziko zutena.

Kronología[1]

  • K.a. 1450an: Arzawak mendebaldeko Anatoliaren barrualdea kontrolatzen zuen, Kizil-Irmak ibaitik, Lucca hegoaldea izan ezik.
  • K.a. 1430an: Zippasla erresumak, hititen aliatua, Arzawa konkistatu zuen.
  • K.a. 1370 hamarkadan: Arzawak Anatoliaren medebaldea okupatu zuen eta haren menpe 20 urte izan zuen; azkenik hititek berreskuratu zuten.
  • K.a. 1350an: Erresuma lau zatitan banandu zen: Mira, Marsa, Seha ibaiaren lurraldea eta Hapalla.
  • K.a. 1335-1325an: Uhha-Ziti erregeak batasauna berreskuratu zuen. Izan ere, hititek konkistatu zuen eta erresumak haien mendekoak moduan gelditu ziren.

Erregeak

Niff mendian dagoen borrokalari baten grabatua. Egin den interpretazioa hauxe da: "Tarkasnawa, Mirako erregea", beraz Arzawa erresumaren alde bat.

Erreferentziak

Bibliografia

  • (Ingelesez) C. Melchert (dir.): The Luwians, Leyde, 2003
  • (Ingelesez) T. Bryce: The Kingdom of the Hittites, Oxford, 2005
  • (Ingelesez) G. Beckman: Hittite Diplomatic Texts, Atlanta, 1996
  • (Ingelesez) J. D. Hawkins: «Tarkasnawa King of Mira 'Tarkondemos', Boğazköy Sealings and Karabel», Anatolian Studies 48, 1998, 1-31 or.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya