Share to:

Askotz

Askotz
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
  
Mapa
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaPirinioaurrea
UdalerriaUrraulbeiti
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaAskoz
Posta kodea31449
Herritarraaskoztar
Geografia
Koordenatuak42°42′02″N 1°20′59″W / 42.70048253°N 1.34964735°W / 42.70048253; -1.34964735
Garaiera554 metro
Distantzia47,4 km (Iruñetik)

Askotz[1][a] Urraulbeiti udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.

1300n jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Urraulbeitiko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak askoztarrak ziren.

Izena

Askotz toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Azcoz (1366)
  • Ascoz (1898)
  • Ascoz (1915)
  • Askoz (1996)

Geografia

Askotz Urraulbeiti ibarran dago.

Inguru naturala eta kokapena

Urraulbeiti Zangozako merindadeko herria da eta Nafarroako hiriburutik 36 kilometrora dago. Udaletxea Artiedan dago. Erliebe txikiko ibarra da. Lautada bat osatzen du, Longida, Erromantzatua eta Urraulgoiti ibarretatik jarraitzen duena, nahiz eta azken kasu horretan Ugarrongo arroilak eten egiten duen.

Klima

Urraulbeitiko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.

Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira udalerriko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.

Estazio meteorologikoak

Urraulbeitin dagoen Artieda kontzejuan, itsasoaren mailatik 456 metrora, Nafarroako Gobernuak 1954an jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]


    Datu klimatikoak (Artieda, 1891-2020)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 17.0 21.5 27.0 29.5 36.0 39.0 42.0 40.0 38.0 30.0 21.0 18.0 42
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.9 10.4 14.3 16.6 20.6 26.4 29.4 28.6 24.1 18.9 12.3 8.9 18.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.8 5.5 8.4 10.5 14.3 19.1 21.6 21.3 17.4 13.4 8.1 4.9 12.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.6 0.5 2.4 4.4 8.0 11.8 13.9 14.1 10.7 7.9 3.9 0.9 6.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -8.0 -12.0 -12.0 -4.0 0.0 0.0 6.0 6.0 0.0 -2.0 -9.0 -13.0 -13
Batez besteko prezipitazioa (mm) 57.6 54.0 56.1 68.5 61.8 40.6 32.9 34.1 50.9 71.9 72.5 74.4 675.3
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 32.0 34.0 35.5 47.0 39.5 37.0 44.5 46.0 71.0 82.0 31.5 48.5 82.0
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 10.0 9.4 9.2 11.7 12.0 6.8 4.9 5.2 7.0 10.4 11.9 12.2 110.4
Elur egunak (≥ 1 mm) 1.6 1.5 1.2 0.3 0.1 0.0 0.0 0.0 0.0 0.0 0.3 1.1 6.1
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4]

----

Historia

Oraindik 1268an populatuta zegoen, data horretako Rediezmoaren liburuan agertzen den bezala. Handik gutxira alde egin behar izan zuen. Hainbat kanpainatan industua (1981-1982), oinplano angeluzuzeneko eliza txiki baten agerpena nabarmentzen da, horma lodiekin, non ur bedeinkatuzko pila mantentzen zen. Gainerako herrixkak, eraikuntza sinpleagokoak, plaza handi baten inguruan antolatuta daude, eta hortik kanpo, etxebizitza isolatu batzuk daude.

Oharrak

  1. /askót͡s̻/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza lehengo eta kamutsa azken silaban

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. [hhttps://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ecoeoda&task=lekuaIkusi&Itemid=471&lang=eu&kodea=9001aldizkaria=www.euskaltzaindia.eus Askotz- Lekuak - EODA. ] (kontsulta data: 2021-08-30).
  3. «Estazioko datuak - Meteo Navarra» meteoeu.navarra.es (kontsulta data: 2021-12-24).
  4. Artiedako estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (kontsulta data: 2020-08-24).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya