Astamenda
| Astamenda | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Plantae |
| Ordena | Lamiales |
| Familia | Lamiaceae |
| Leinua | Mentheae |
| Generoa | Mentha |
| Espeziea | Mentha suaveolens |
| Datu orokorrak | |
| Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | apple mint (en) |
Astamenda (Mentha suaveolens) landare iraunkorra da, rizomatosoa eta, batzuetan, estoloniferoa, lamiazeoen familiakoa.
Ezaugarriak
Galburu trinkoetan dituen infloreszentziengatik bereizten da, fruituetan zertxobait argiagoak. Gainera, hostoak iletsuagoak eta oso zimurtuak ditu, zabalak, salbiaren antzekoak. Mendafinaren antzeko usain leuna du. Loreak zuriak edo arrosak dira.

Banaketa eta habitata
Hezetasun apur bat duten lurzoruetan bizi da; ur-ibilguetatik gertu. Sasiekin eta ihitokiekin bizi ohi da. Mediterraneo osoan dago, eta zertxobait arraroagoa da Europako iparraldean.
Erabilera
Astamendak propietate eta erabilera hauek dituː
- Analgesikoa: infusioa sukarra eta buruko mina tratatzeko erabiltzen da
- Antiseptikoa
- Karminatiboa
- Digestiboa
- Dosi altuetan toxikoa da eta haurdun dauden emakumeek ezin dute hartu.
Herri ezagutzan
Menda ugari dugu inguruan, modu ezberdinetan deitua: astamenda, mandaza, batana, mendana, xipa-belarra, txipa-belarra, ardi-belarra, kukuso-belarra, asta-piperra, mendazuria, mendabeltza, mendaurdina, peldoa, txortaloa, etab.
Erabilera zabala dute: sendabelar, edaritarako, jakien gozagarri adibidez. Ohituraz, astamendarekin sorta egin, logela goitik behera igurtzi eta gero ohepean uzten zen. Ile urdinetan hautsak bildu eta arkakusoen aurkako erremedio bezala ere erabiltzen zen; kukuso-belarra ere esaten zaio, eta Lekeition, ardi-belarra.[1]
Erreferentziak
- ↑ «Bizi Baratzea» Bizi Baratzea (kontsulta data: 2022-04-23).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









