Astor Piazzolla
Astor Piazzola (Mar del Plata, 1921eko martxoaren 11 – Buenos Aires, 1992ko uztailaren 4a) argentinar musikagile eta bandoneon-jotzailea izan zen. BiografiaMar del Platan sortu arren, 1925 eta 1936 artean New Yorken bizi izan zen. Han ezagutu zuen Carlos Gardel tango-abeslaria eta 1935ean Gardelen El día que me quieras ("Maitatuko nauzun egunean") filmeko eszena batean parte hartu zuen[1]. Oso gazterik hasi zen herri-musikagintzan, genero horretako aditu Aníbal Troiloren eskutik, eta jazz musikaren zein musika klasikoaren eragina ere oso gaztetatik jaso zuen. Musika klasikoa Alberto Ginastera argentinar maisuarekin ikasi zuen Buenos Airesen, eta Nadia Boulanger frantsesarekin Parisen. Bere karreran zehar, Quintetto Nuevo Tango eta Sexteto Nuevo Tango taldeak sortu zituen, eta talde haiekin egin zituen lan gehienak. Musikari garaikideen artean, Alfredo Gobbi eta, batez ere, Osvaldo Pugliese miretsi zituen. Obra aipagarriak ditu orkestrarako: Rapsodia porteña (1952, "Rapsodia buenosairestarra"); Buenos Aires (1953), hiru mugimenduko sinfonia; Oda íntima a Buenos Aires ("Oda intimoa Buenos Airesi"); Tango sinfónico ("Tango sinfonikoa"); Tangata; bandoneoi eta orkestrarako kontzertua eta suitea, eta La serie del ángel ("Aingeruaren saila"). Tangoei dagokienez, nabarmentzekoak dira Balada para un loco (1953, "Ero bati eskainitako balada"), La muerte del ángel ("Aingeruaren heriotza"), Adiós nonino ("Agur nonino") edota Verano porteño ("Uda buenosairestarra"). Piazzola oso artista berezia izan zen, batez ere, bera izan delako, herri-musikagintzaren alorrean, bere tangoekin, eta orobat, musika klasiko edo larriaren alorrean, dohain bikainak erakutsi dituen eta batean zein bestean nabarmendu den musikagile bakarretakoa. Aipagarria da, gainera, tango sinfoniko izeneko genero berria sortu zuelako, musika klasikotik eta jazzetik hartutako harmonia eta erritmo-egitura berriak tangoan txertatuz. Diskografia
Erreferentziak
Kanpo loturak
|