Ate Gorena


Ate Gorena[1] (otomandar turkieraz: باب عالی, Bāb-ı Ālī edo Babıali) Otomandar Inperioko bisir gorenaren Topkapı jauregiko geletarako sarrera zen atea da, testuinguru diplomatikoetan Otomandar Inperioko Gobernua edo Inperioa bera aipatzeko erabilia.
Historia
Izena Inperioaren garaian hiriburu izandako Istanbulen (garai hartako Konstantinoplan) kokatutako Topkapı jauregiko atetik dator. Bertan egiten zien harrera sultanak atzerriko diplomatiko eta enbaxadoreei, gobernuaren egoitzara sartu baino lehen. Era berean, bisir gorenak zuzendutako sultanaren gorte publikoari ere Ate Gorena zeritzon. Era metaforikoan, Inperioko gobernuari eta erakundeei erreferentzia egiteko erabili zen izena, testuinguru diplomatiko eta akademikoetan batez ere. Jatorrizko atea gaur egun ikus daitekeen Rokoko estiloko beste batekin ordezkatu zen.[2]
Izena 1922ra arte erabili zen. Urte hartan, Mustafa Kemal Atatürk lehendakariak Inperioa desegin eta errepublika aldarrikatu zuen.
Jatorria eta zabalkundea
Ateak bilera eta iragarpen ofizialetarako erabiltzeko ohitura Ekialdeko ohitura zaharra zen. Frantsesez erabilitako Sublime Porte esapidearen bitartez zabaldu zen izena Europako gainerako kulturen artean, XX. mendera arte frantsesa izan baitzen nazioarteko harremanetarako hizkuntza nagusia.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









