Athy
Athy (irlanderaz Baile Átha Í) Irlandako Errepublikako Kildareko konderrian kokatzen den udalerria da. Barrow ibaiaren ertzean kokaturiko merkatal herria da. Dublin hiriburutik 72 kilometro hego-mendebaldera dago. EtimologiaIrlanderazko Baile Átha Í izenak "Aeren pasabideko herria" esan nahi du. Ae, II mendeko buruzagi bat zen eta ibaia gurutzatzean hil zela esaten da. HistoriaAthy XII mendeko anglo-normandiarrek asentamentu batetik garatu zen. FitzGerald kondeak eraiki zuen eta bere familiak mendeetan agindu zuen herri honetan. Herri eskubideak XVI mendean jaso zituen eta XVIII mendekoa da udaletxea. Historian zehar beti izan da ingeles tropen goarnizio garrantzitsuenetakoa. Lehen Mundu Gerran proportzionalki irlandako herrien artean soldadu gehien bidali zituen herrietako bat izan zen Athy. Ondasun nabarmenak
Iruditegia
Kanpo estekak
|