Atrakzio
| Atrakzio | |
|---|---|
| gailua, egitura arkitektonikoa, attraction (en) | |
| Historia | |
| Kudeatzailea | attraction operator (en) |
Atrakzioa da jolas parke, feria eta kideko tokietan dagoen jolaserako instalazioa,[1] bisitariak bertara igo eta ibilitxo bat eginez gozatzekoa. Atrakzio mota asko daude, hala nola errusiar mendiak, noriak edo zaldiko-maldikoak. Barraka ere esaten zaie euskaraz,[2] baina era berean ferietako elementuak ere badira barrakak, etxola bat beste era bateko jolasa edo salmenta eskaintzen dutenak, norbera pasaiari izan gabe.
Historia
Printzipio mekanikoak erabiltzen dituzten atrakzioak sortu ziren Erdi Aroaren amaieran. Batez ere Pizkundearen ondoren eta XVIII. mendean, atrakzio forma jakin batzuk finkatzen joan ziren, hala nola maitaleentzako ibililaditxoak, lehen zaldiko-maldiko edo atrakzio birakariak, eta baita lehenengo errusiar mendiak[3].
Zirkuen osagarri izan ziren luzaroan atrakzioak, baina XIX. mendearen erdialdean, zirku batzuek leku finkoetan ezartzea erabaki zuten eta, hala, "jolas-parke" bihurtu ziren. Aldi berean ekintzaileek edo merkatariek atrakzioak ireki zituzten leku turistikoetan, hala nola itsasaldean edo plaza komertzialetan.[4]
1950etik aurrera, Walt Disneyk jolas-parkearen kontzeptua birdefinitu zuen eta parke tematikoen printzipioa ezarri zuen Disneyland-ekin. Atrakzioak, elkarren ondoan jarri ordez, elkartu eta tematika batekin lotzen dira.
Teknologia modernoei esker, gero eta atrakzio ikusgarriago eta indartsuagoak agertu dira, autotxokeak, errusiar mendi gero eta azkarragoak, uretako ibilbide eta txirristak, erorketa dorreak edo sorginaren trentxoak.[5] Sentsazio indartsuak dituzten atrakzio hauetariko askok bidaiariei adrenalina edo beldur efektuak sortzea dute helburu, hainbat formatan.[6][7]
Iruditegia
-
Beso birakariak dituen atrakzioa.
-
Haurrentzako noria Donostian.
-
Erorketa-dorrea.
-
Suitzar mendia, Igeldoko jolas-parkeko mendi errusiarra.
-
Elementu anitzeko zaldiko-maldiko bat.
-
Ibai-ibiliaren forma duen atrakzioa.
-
Atrakzio birakari bat Donostian.
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Attraction (loisir)» artikulutik itzulia izan da, 2021-06-08 data duen 183652535 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-06-08 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ «EH - Bilaketa - Atrakzio» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ «EH - Bilaketa - Barraka» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ BenJ. (2017-02-08). Historique des Montages Russes. .
- ↑ Manèges, baraques et entresorts : aperçu du patrimoine forain. .
- ↑ Histoire et évolution : les montagnes russes. .
- ↑ III-A) La peur : un comportement de défense. ..
- ↑ II) Les effets des manèges sur le corps humain - En quoi les manèges à sensations pourraient-ils être dangereux pour notre organisme ?. ..
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









