Share to:

Atreo

Atreo
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaPelope
AmaHipodamia
Ezkontidea(k)Aerope (en) Itzuli
Seme-alabakMenelao, Agamemnon, Anaxibia, Astyoche (en) Itzuli eta Cyndragora (en) Itzuli
Anai-arrebakThyestes (en) Itzuli eta Chrysippus (en) Itzuli

Atreo,[1] Greziar mitologian, Mizenasko erregea, Pelope eta Hipodamiaren semea eta Agamemnon eta Menelaoren aita izan zen.

Mitoa

Atreo eta Tiestes anaia bikiak Pisatik atzerriratuak izan ziren, euren anaiorde Krisipo hiltzeagatik, Olinpiako tronua lortzeko desiran. Mizenasera joan ziren babestera, non, errege tronura heldu ziren, Euristeo ez zegoelarik, borrokan ari baitzen Herakliden aurka. Anaia bikien agintaldia aldi baterakoa izatea agindu zuen Euristeok, baina Herakliden aurkako borrokan hil baitzen, iraunkor bilakatu zen.

Atreok, bere arkumerik hoberena Artemisarentzako sakrifikatuko zuela zin egin zuen. Baina, bere artaldearen bila ari zenean jainkosarengandik ezkutatzeko bere emazte Aeroperi eman zion urre koloreko arkume bat ikusi zuen. Honek bere maitalea zen Tiestesi, Atreoren anaiari eman zion. Honek Atreo konbentzitu zuen, arkumea zuena erregea izango zela onar zezan. Tiestesek, orduan, arkumea erakutsi zuen eta tronuaren eske hasi zen.

Atreok, Hermesen aholkuari jarraituz berreskuratu zuen tronua. Tiestesek, tronua, eguzkia atzerantz mugitzen zenean emango ziola esan zion, Zeusek egin zuen balentria. Atreok tronua berreskuratu zuen eta Tiestes herbesteratu zuen.

Atreok, orduan, Tiestes eta Aeroperen adulterioaren berri izan zuen eta bere mendekua prestatzen hasi zen. Tiestesen seme-alabak hil zituen (Tantalo, Plistenes, Aglao, Orkomeno eta Kalileonte), irakin eta mahaira atera zituen. Bazkaria amaitu ondoren, beste erretilu batean, bere biktimen buruak, oinak eta eskuak erakutsi zizkion, zer jan zuen kontura zedin. Tiestesek, erabat asaldatu eta izuturik, oka egin zuen urdailean zuen guztia eta begizko ikaragarri bat bota zien Atreoren ondorengoei.

Orduan, orakulu batek, Tiestesi, bere alaba propioarekin seme bat izaten bazuen, honek Atreo hilko zuela esan zion. Tiestesek hala egin zuen eta semeak, Egistok, Atreo hil zuen. Baina, Egisto jaio zenean, bere amak bertan behera utzi zuen, bere intzestuagatik lotsaturik. Artzai batek umea aurkitu eta Atreori eman zion, honek, bere semea balitz bezala heziz. Bakarrik heldutasunera iritsi zenean kontatu zion Tiestesik Egistori egia osoa. Orduan, Egistok Atreo hil zuen.

Iturri batzuen arabera, Atreo Plistenesen aita izan zen. Baina, ohikoena, anaiatzat jotzea da.

Iturriak

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Atreus, maicar.com

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya