Share to:

Auguste Schmidt

Auguste Schmidt

Bizitza
JaiotzaWrocław1833ko abuztuaren 3a
Herrialdea Prusiako Erresuma
HeriotzaLeipzig1902ko ekainaren 10a (68 urte)
Hobiratze lekuaNeuer Johannisfriedhof, Leipzig (en) Itzuli 
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria, editorea, feminista, idazlea eta irakaslea
KidetzaGerman Association of Female Citizens (en) Itzuli
Bund Deutscher Frauenvereine (en) Itzuli
Auguste Schmidt-en oroitarria

Auguste Schmidt, izen osoa, Friederike Wilhelmine Auguste Schmidt, (Breslau, gero Alemania orain Polonia, 1833ko abuztuaren 3a - Leipzig, Alemania, 1902ko ekainaren 10a) Alemaniako emakumearen eskubideen aldeko aitzindari feminista, hezitzaile, kazetari eta aktibista izan zen.[1]

Biografia

Friedrich Schmidt Prusiako armadako artilleriako tenientearen eta bere emazte Emilieren (Schöps jaioa) alaba zen. 1842an familia Breslautik Poznańera aldatu zen, eta 1848tik 1850era Luisenschulen ikasi zuen maistra izateko.

1850-1855 bitartean irakasle pribatu gisa lan egin zuen poloniar familia batentzat eta geroago Upper Rybnik-eko eskola pribatu batean.Ondoren, 1855etik 1860ra, maistra izan zen Wroclawko Maria Magdalena udal eskolan. 1861ean Leipzigera joan zen neskatoentzako eskola pribatu bat zen Leipzigeko " Latzelschen höheren Privattöchterschule "-ren zuzendari izateko.

1862tik literatura eta estetika irakaslea izan zen Ottilie von Steyber-en (1804-1870) Mädchenbildungsinstitut-etako (Nesken Hezkuntza Institutuak) batean. Bere ikasleetako bat Clara Zetkin izan zen. 1864an Louise Otto-Petersekin adiskidetasuna hasi zuen.

1866an, Louise Otto-Peters ekin bat egin zuen Allgemeiner Deutscher Frauenverein (ADF) sortzeko, Alemaniako Emakumeen Elkarte Orokorra, Leipzig-en, emakumeak goi-mailako hezkuntzara eta lanbideetara hobeto iristeko lan egiteko, bai eta emakume langileentzako babes-legedi hobea lortzeko ere. Schmidtek eta Otto-Petersek batera egin zuten lan presidente gisa, eta etxeko organoa, Neue Bahnen (New Paths), editatu zuten.

1869an irakasle eta hezitzaile alemaniarren elkartea sortu zuen eta 1890ean, Helene Langerekin batera, " Allgemeinen Deutschen Lehrerinnen-Vereins " (ADLV) (Alemaniako Irakasleen Elkarte Orokorra) sortu zuen.

1894an, Bund Deutscher Frauenvereine (BDF) Alemaniako Emakumeen Elkarteen Ligako lehen presidente bihurtu zen. Emakumeen eskubide zibilen mugimenduko hogeita hamalau talde bildu zituen kontrol-erakunde baten pean, eta lehen urtean hirurogeita bostera zabaldu zen.

Argitalpenak

  • 1868an, bi nobela: Tausendschön ( Margaritas ) eta Veilchen (Bioletak)
  • 1895ean ipuin bat: Aus schwerer Zeit ( Garai zailetakoa ),

1900ean erretiratu eta 1902an hil zen.

Aintzatespenak

2003an, 14 metro luzeko plaka bat jarri zuten 1863 eta 1864 artean Lortzingstraße 5ean (Leipzig) bizi izan zen etxean, bere bizitza oroitzeko.

Erreferentziak

  1. «Aprender datos sobre Auguste Schmidt para niños» ninos.kiddle.co (kontsulta data: 2026-07-30).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya