Share to:

Aurrera Begira

Aurrera Begira (gaztelaniaz: Aurrera Begira, Club de Tiempo Libre Edutativo), Iurretako aisialdi talde bat da.

Historia

Aurrera Begira. Sanmigeletan
Aurrera Begira. Sanmigeletan

Iurretan abade zegoen Martin Aranbarriren laguntzaz sortu zen batez ere ume eta gazteei urte osoan zehar aisialdirako eskaintza integrala eskaintzeko asmoz. Egoitza nagusia Iurretako San Migel Plazako Abade Etxeko erdiko bizitokian zuen eta solairu bakoitza zeregin desberdinetarako moldaturik zegoen.

Formakuntza

Begiraleen formakuntza EDE eskolaren bidez burutzen zen, bai monitore eta bai zuzendari titulua lortzeko ere. Horretarako asteburuetan egiten ziren ikastaroak eta ikastaroak bukatzean, txosten bat aurkeztu behar izaten zen helburuak lortu ahal izateko. Horrez gain, talde barruan ere begiraleen formakuntza bilera bakoitzaren hasieran lantzen zen eta baita berariazko asteburuetan zehar ere.

Ekintzak

Lau motatakoak bereizten ziren: asterokoak, asteburukoak, ekintza puntualak eta udako kanpamentuak.

Asteroko ekintzak batez ere begirale bakoitzak eta bere taldeak burutzen zituzten batzarrak ziren, adinen arabera (nagusien taldea, ertainen taldea, txikien taldea) ekintza desberdinak burutzeko: jolasak, eztabaidak, epe luzeragorako proiektuak…

Horrez gain, asteburu batzuetan aterpetxe edo baserrietara irteerak ere antolatzen ziren, batez ere adin bereko taldearen barneko dinamikak lantzeko eta naturaz gozatzeko.

Ekintza puntualetan arrakastatsuena, udaberriko lehen larunbatean ospatzen zen Udaberriko Jaia zen, eta bertan, herrian zein inguruko mendietan ekintza desberdinak burutzen ziren.

Udako kanpamentuetan 80-100 ume inguru batzen ziren, 8 urtetik 16 urtera bitartekoak eta hamabostaldi batean begiraleek antolaturiko mendi martxak, gaubeilak eta bestelako eginkizunak izaten ziren. Aparteko garrantzia zuen kanpamentuan egiten zen batzar orokorra, egunero ume eta begiraleen artean gaiak adosteko eta arazoei konponbidea bilatzeko.

Urteetan zehar, herriari zabaldutako beste ekintza batzuen artean, ludoteka bat ere ireki zen herritarrek emandako jostailuekin. Era berean, ikasketetan zailtasunak zituzten umeei bideratutako ikastaroak ere martxan jarri ziren aldi batean.

Udako kanpamenduak

Idearioa

Aurrera Begira. Begiraleak eta umeak
Aurrera Begira. Begiraleak eta umeak

Aisialdi taldearen idearioak, lau ardatz nagusi zituen:

  • Herri aukera
  • Fedea
  • Natura
  • Besteekiko konpromisoa

Ikus,gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya