Austriako Itzulia
Austriako Itzulia (ofizialki alemanez: Internationale Österreich Rundfahrt) etapakako txirrindularitza lasterketa da, lehenbizi ekainean eta 2005etik aurrera uztailean jokatzen dena. 1947an sortua, amateurrentzako lasterketa zen 1996 arte, geroztik profesionalentzako proba izan da 2.5 mailan eta gero 2.2. mailan. UCI Europe Tour 2005ean osatu zenean, 2.1. maila hartu zuen lehenbizi eta geroago 2.HC (mailarik gorena zirkuitu honetan).[1] 2006tik aurrera, azken-aurreko etapa erlojupekoa izaten da Podersdorf am Seeren inguruan, 24 eta 30 km arteko luzerarekin. Hurrengo eguneko azken etapa, hiri horretatik Vienaraino luzatzen da, 122 eta 128 kilometroko ibilbidea duelarik. Palmaresa
Oharrak: 2006eko ekitaldian, Tom Danielson izan zen garailea, baina 2012eko amaieran eta US Postal-Armstrong dopin kasua zela eta, emaitza deuseztatua izan zen. 2019ean ere, 2017ko Stefan Deniflen garaipena dopinagatik deuseztatua izan zen. ErreferentziakKanpo estekak
|