Auto sakramental
Auto sakramentala (gaztelaniaz: auto sacramental) batez ere Espainiako barrokoan landu zen antzezlan laburra da, gai erlijiosoak, bereziki eukaristiako sakramentuari buruzkoak, dituena.[1]
Auto sakramentalek aparatu eszenografiko handia erabiltzen zuten eta irudikapenek pasarte biblikoak edo izaera moral eta teologikoko gatazkak hartzen zituzten. Hasieran, elizetako elizpe edo portikoetan antzezten zituzten. Generoaren lekukotasunik zaharrena 1145eko Errege Magoen autoa da. Trentoko Kontzilioaren ondoren, autore ugarik, bereziki Espainiako Urrezko Mendekoak (XVI. eta XVII. mendeak), Kontrarreformaren idearioa sendotzeko autoak idatzi zituzten; horien artean nabarmentzekoak dira: Pedro Calderón de la Barca, Tirso de Molina, Lope de Vega, etab. XVIII. mendeko Ilustraziorik aktiboenak aurre egin zien eta debekatzea lortu zuen.
Sailkapenak
Ignacio Arellano nafarrak, gaiaren arabera, honako auto sakramental motak proposatu zituen:[2]
- Filosofiko-teologikoak (El gran teatro del mundo, El gran mercado del mundo)
- Mitologikoak (El divino Jasón)
- Biblikoak (La cena del rey Baltasar)
- Gertaera-autoak (El Año Santo de Roma)
- Hagiografikoak (El santo rey don Fernando, A María el corazón)
Erreferentziak
- ↑ «auto_sakramental». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-06-17).
- ↑ Ignacio Arellano, Historia del teatro español del siglo XVII. Madrid: Cátedra, 1995
Kanpo estekak
| Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









